
Ondarroa 2010 Plangintza Estrategikoa
Ondarroako herriaren garapen sozioekonomikoa bultzatu nahiean 1997
urtean zehar Ondarroako Plangintza Estrategikoaren Proiektua eraman zen aurrera.
Ondarroako herriarentzat eta 2.010 urteari begira, ekintzarako ardatz nagusiak
Etorkizunari begira Ondarroako herriarentzat Proiektu egitea zen.
Ondarroako Udaletik bultzatu zen Plangintza Estrategikoa Foru Aldundiaren laguntzari
esker gauzatu zen, izan ere Ingurugiro eta Lurralde ekintzarako Sailari esker.

Ondarroako maketa
Plangintza estrategikoak lau lan eremu nagusiak zituen eta, izan ere, Ondarroako
etorkizunari begira giltzarri diren faktore edo aldagai nagusiak lau eremutan
antolatu ziren:
- Ekonomiaren dibertsifikazioa
- Sozio kultura
- Arrantza Sektorea
- Azpiegiturak
Lan taldeen batzar ezberdinen ondorioz, 2010 urteko epemugarako Ondarroako
herriarentzat aukera orokorra honela luzatu zen:
Ondarroa 2010: Arrantza tradizioaren Eraberritze inobatzailea
Aukera orokor hori lortzeko ondorengo xede eta helburuak lortu behar zirela aurreikusi zen:
1 XEDEA: ONDARROAN OHIZKOAK EZ DIREN SEKTOREAK GARATU
- Turismoari lotutako jarduerak bultzatu.
- Garapen ekonomikorako azpiegitura eta zerbitzuak kontsolidatu
- Zerbitzuak garatzeko aktibitateak bultzatu.
2 XEDEA. HERRIAREN DINAMIKA SOZIOKULTURAL ERREPRESENTATIBOA.
- Hezkuntza eskaintza hobetu eta aniztu
- Ondarroako aniztasunaren islara den garapen soziokulturala.
- Lea Artibai eskualde barnean Ondarroaren identitate eta garapen propioa mantendu.
3. Xedea. ONDARROAKO PORTUAREN LIDERGOA BULTZATU
- Arrantzari eta nekazaritzari loturik ez dauden sektoreen sustapena
- Ondarroako arrantza sektoreen arteko elkarlana bultzatu
- Mugakideak diren eskualdeenak bezalako laguntza europearrak lortu
- Itsasoko espezien gehiegizko ustiaketa ekiditu
- Ondarroako ontzidiaren ustiapen ahalmena baimendutako maila altuenean mantendu
4. Xedea. Errekurtso disponibleak ETA komunikazio eta zerbitzu Azpiegitaurak OPTIMIZATU
- Errepide komunikazioak hobetu
- Poligonoen garapena
- Azpiegitura eta ekipamenduen garapena
- Inguruneko hobekuntzak
- Instituzioen arteko erlazioak eta baliabideak hobetu
Era berean, helburu bakoitza bere garapenerako beharrezkoak diren ekintzen zehaztapena zeukan.
1. xedea: ONDARROAN OHIZKOAK EZ DIREN SEKTOREAK GARATU
Helburua: Turismoari lotutako jarduerak bultzatu
- Turismoaren promoziorako elkarte edo sozietate misto baten sorrera
- Mutrikurekin elkarlana egin eskaintza turistikoaren arloan.
- Udalerriaren irudiaren hobekuntzarako Plana egin.
- Ostatu ekintza gehitu. Mutrikurekin koordinatu eskaintza hau
- Itsasoa eta arrantzarekin lotuta egon daitezken turismo ekintzetarako itsasontziak aprobetxatu.
Helburua: Garapen ekonomikorako azpiegitura eta zerbitzuak kontsolidatu
- Zerbitzuak garatzeko aktibitateak bultzatu.
- Garapen ekonomikorako Bulegoa
- Gas Azpiegitura.
- Industria poligonoak kontsolidatu eta aprobetxatu
- Ondarroako akzesibilitatea hobetu.
- Udalaren Irudia hobetzeko Plana
- Telekomunikazio azpiegitura, fibra optikoa
- Enpresen egoitza sozialak Ondarroan mantentzea bultzatu.
- Etxebizitza errazago izatea bideratu.
Helburua: Hezkuntza eta sektoreen dibertsifikazioa eragin dezaketen jarduerak bultzatu.
- Ondarroan ipini daitekeen edo posible diren zerbitzu jardueren azterketa.
- Komunikazio eta informazio iturri eta bideak bultzatu.
- Elkargune, foro tematikoak eta hitzaldiak bultzatu.
- Arrantza sektore inguruan egin daitezkeen ekintzen analisia.
- Garapen ekonomikorako eta entrepenarrien laguntzarako bulegoa
- Enpresen egoitzak Ondarroan Mantendu.
- Profesionalen heziketa: turismo, aisialdian,...
- Ondarroa kanpoan promozionatu
2 XEDEA. LORTZEKO EKINTZAK: HERRIAREN DINAMIKA SOZIOKULTURAL ERREPRESENTATIBOA
Helburua: Hezkuntza eskaintza hobetu eta aniztu
- Hezkuntza beharren eskualde mailako planteamendua.
- Hezkuntza kontseilua bultzatu.
- Oro har herritarren hezkuntza maila hobetu.
Helburua: Ondarroako aniztasunaren islara den garapen soziokulturala
- Arau Subsidiarioetan Ondarroako beharretarako ekipamendu kulturalak aurreikusi.
- Udala eta kultur eta sozio-kultur taldeen lidergoa norbereganatu.
- Dauden taldeak onartu eta errespetatu.
- Eskolatik kanpoko ekintzetarako ikastetxeen arteko koordinazioa.
Helburua: Lea Artibai eskualde barnean Ondarroaren identitate eta garapen propioa mantendu
- Udalerriaren Marketing kanpaina.
- Eskualde mailako zerbitzuak bultzatu
3. Xedea. ONDARROAKO PORTUAREN LIDERGOA BULTZATU
Helburua: Arrantzari eta nekazaritzari loturik ez dauden sektoreen sustapena
- Portuaren zerbitzu eta azpiegituren hobekuntza
- Marketing kanpainak
- Ondarroako produktuen labela sortu
- Kontsumo ohiturak eta arrai erosketak ikertu. Untzi berriak erosteko aukera aztertu
- Sektore komertzial eta industrialek jasan behar dituzten prozesu administratiboak erraztu, besteak beste, subentzioen atxekidura, eskaeren biderapena,...
Helburua: Ondarroako arrantza sektoreen arteko elkarlana bultzatu
- Ondarroako arrantza sektore desberdinen arteko kontaktua bultzatu
- Sektoreen arteko batasunerako faktoreak bilatu eta akzioak garatu
Helburua: Itsasoko espezien gehiegizko ustiaketa ekiditu
- Ustiatzeko baliabideei buruzko ikerketa sinesgarria bultzatu
- Sektore guztiarentzat laguntza ekonomikoak izango dituzten geldiune biologikoak eskatu Europear Batasun mailan
Helburua: Ondarroako ontzidiaren ustiapen ahalmena baimendutako maila altuenean mantendu
- Itsasoko langileen bizitza kalitatea hobetu
- Heziketa maila hobetu
- Plangintza epe luzeagoak lortzeko presioa egin, plangintza perspektiba luzatzeko
- Emandako baimenak kontsumo merkatuarekin lotuak egotearen ikuspuntua bultzatu
- Untzien ezaugarriak aztertu beraien erabateko erabilpena lortzeko
4. XEDEA. ERREKURTSO ERABILGARRIAK ETA KOMUNIKAZIO ETA ZERBITZU AZPIEGITURAK OPTIMIZATU
Helburua: Errepide komunikazioak hobetu
- Ondarroa-Durango errepide eta saihesbidea
- Ondarroa-Mendaro komunikazioa (autopistara sarrera)
- Deba Behearekin komunikazioa (Eibar-Markina tunela)
- Gernikarekin lotura
Helburua: Poligonoen garapena
- Errenteriako poligonoaren garapena industrialde bezela
- Aieriko poligonoaren garapena etxebizitza auzo bezela
- Portuko azpiegituren hobekuntza
- Eskualdean dauden aukeren ustiapena
Helburua: Azpiegitura eta ekipamenduen garapena
- Aparkalekuak
- Ostalaritza azpiegiturak
- Turismo eta aisialdi azpiegiturak
- Kirol ekipamenduak
- Telekomunikazio eta gas azpiegiturak
- Saneamendu sarea
- Ura eta zaborrak
Helburua: Ingurugiroarekiko hobekuntzak
- Portu eta itsasadarraren ingurugiroaren berreskuratzea
- Alde Zaharraren eraberritzea
- Merkatuko plazaren eraberritzea
Helburua: Instituzioen arteko erlazioak eta baliabideak hobetu
- Baliabide ekonomiko erabilgarrien hobekuntza
- Eskualdeko erlazioen eta baliabide erabileraren hobekuntza
Pizkanaka OPE 2010 planaren helburuak eta ekintzak martxan jartzen ari dira, Ondarroa 2010 Plan Estrategikoaren Batzordearen eskutik eta Behargintza Artibai -ren bitartez.
Eta hemen duzu OPE 2010 eta Behargintza Artibaiko 2001/2002 memoria txostena
|