 |

Geografia
Ondarroa Bizkaiko kostaldean dago, Gipuzkoa herrialdearekin muga egiten. Herri osoa zeharkatu ostean, Artibai ibaia Ondarroan itsasoratzen da. Ondarroa oso lur maldatsu batean kokatua dago. Erliebea izatez kare-harria da eta Albense-Cenomanense arokoa; bereizgarriena, itsasora makurtzen diren kareharrizko horma luzeak dira. Berriatuara goazen neurrian erliebea osatzen duten materialak antzinakogoak dira, behe kretazikoko arokoak, hain zuzen. Lurraren materiala hain sendoa denez paisaiak ere nabaritzen du, nonahi ikusten ditugu oso aldapa malkartsuak eta oso ibar estuak. Kostaldea bera harkaitzez jositako itsas-labarra da; haitz guztietatik aipagarrienetakoa Fraile haitza da. Barruko aldera eginez gero, ostera, mendi-tontor hauek aurkituko ditugu: Arrigorri (158 m.), Santa Kutz (336 m.), Arrikuntzalde (400 m.), Pertika, Kalamendi (314 m.), Urzelai (212 m.) eta Mustutxurru (147 m.). Lehen, Berriatua udalerria (19,85 Km2) Ondarroa barruan egon zen 1974 urtetik, eta geroago, 1983an desanexionatu zen.

HIDROGRAFIA
Artibai da ibai nagusia, Oitz mendibularreko iturburutik datorrena. Ibaiak dakarren urak hain lur sendoa zeharkatu behar duenez, bidea irekitzearekin batera ibar estu bat sortuz doa itsasora datorrenera arte. Ibaiak Zaldu eta Amalloa erreka txikiek isuritako urak hartzen ditu. Itsasoratu baino lehen badia txiki bat sortzen da, eta bertako zati batean kokatzen da Ondarroako Portua.
MUGAK
Iparraldetik, kantauri itsasoa; hegoaldetik, Berriatua. Ekialdetik, Mutriku (Gipuzkoa) eta mendebaldetik ostera, Berriatua eta Mendexa.
|
 |
 |
 |