Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez »  Arrantzaren arazoei buruzko ikerketa(iragana, oraina edo geroa)
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko taldeak
Azokak
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
»

Arrantzaren arazoei buruzko ikerketa(iragana, oraina edo geroa)

  1. Ikerketa honen helburua da arrantzaren arazoak kontuan hartzea, eta sektore horren berezitasunak ikertzea. Ikerketa iraganean, orainean edo geroan oinarri daiteke.
  2. Ikerketa jakintzaren edozein esparrutik bidera daiteke: biologia, zuzenbidea, historia, soziologia, ekonomia...
  3. Aurkeztutako lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira, aurretik beste lehiaketaren batean sarituak izan ez direnak.
  4. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.
  5. Lanak ordenagailuz idatzi beharko dira, A4 formatuko orri zenbakituetan, lerro artean tarte bikoitza utziz. Gutxienez 20 orri eta gehienez 50 orri idatzi beharko dira, Times New Roman 12an.
  6. Ikertzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  7. Lanak helbide honetara bidaliko dira: LORE-JOKOAK AUGUSTIN ZUBIKARAIREN OMENEZ, ARRANTZAREN ARAZOEI BURUZKO IKERKETA (IRAGANA, ORAINA EDO GEROA) Ondarroako Udala - Musika plaza z/g - 48700 Ondarroa
  8. Lanaren sei kopia aurkeztuko dira. Lanek ez dute jasoko egilearen izenik eta gutun-azal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; gutun-azalean soil-soilik lanaren titulua jarriko da. Gutun-azal horren barruan beste gutun-azal bat sartuko da. Kanpoan lanaren titulua jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, adina, nortasun-agiriaren fotokopia eta biografia laburra jasoko dira.
  9. Sari bakarra 4.000 eurokoa eta Lore-jokoetako diploma emango dira.
  10. Epaimahaiak erabaki dezake saria hainbat akzesiten artean banatzea edo saririk ez ematea. Baldin eta aurkeztutako proiektuen artean berdinketa gertatzen bada, emakumeak aurkeztutakoari emango zaio lehentasuna, emakumeen presentzia bultzatzeko asmoz.
  11. Antolatzaileek argitaratu egingo dute saritutako lana. Epaimahaiaren ustez argitaratzea merezi duten lanak ere argitaratu egingo dira. Egileen alde ez da sortuko inolako diru-prestaziorik jasotzeko eskubiderik.
  12. Ondarroako Udalak izendatuko du epaimahaia, eta epaimahaiaren erabakia ezin izango da aurkaratu.
  13. Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauen gainean egon daitezkeen zalantza eta arazoak.
  14. Lanak aurkeztu eta onartzeko epea 2006ko uztailaren 5a izango da. Epe horretatik kanpo ez da lanik onartuko. Epaimahaia irailaren amaieran bilduko da, eta erabakia idatziz jakinaraziko dio irabazleari. Saria urrian emango da.
  15. Lehiaketara aurkeztutako lanak ez zaizkie parte-hartzaileei atzera bidaliko, eta antolatzaileen esku geldituko dira zabaldu ahal izateko, egilearen ezezkorik ez badago behintzat. Halakorik balego, egileak 2 hilabete izango ditu bere ezetza idatziz azaltzeko, saria jakinarazten den unetik.
  16. Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA