Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez »  Beka deialdia: Itsasoari buruzko poema-antologia
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko taldeak
Azokak
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
»

Beka deialdia: Itsasoari buruzko poema-antologia

Oinarri orokorrak

Beka deialdien oinarri orokorrak hauek dira:

  1. Euskaraz idatzitako lan originalak aurkeztuko dira, sekula argitaratu gabeak. Ez da onartuko aurretik saritutako lanik, ez itzulpenik, ez moldaketarik.
  2. Beka bi emango dira:

    a)Augustin Zubikarai idazlearen biografiari buruzko ikerketa beka.

    b)Itsasoari buruzko poema antologia sortzeko beka.

  3. Parte hartu ahal dute norbanakoek nahiz taldeek.
  4. Parte hartzeko honakoak aurkeztuko dira:

    a)Eskatzailearen curriculuma laburra

    b)Lanaren aurreproiektua (oinarri berezietan zehaztua)

    c)Lagin bat (oinarri berezietan zehaztua)

  5. Lanen aurreproiektuak hartzeko azken eguna 2006ko otsailaren 28a izango da. Lau kopia bidaliko dira, helbide honetara: Ondarroako Udala - Musika plaza z/g - 48700 Ondarroa. Aurreproiektuak gutun-azalean sartuta aurkeztuko dira egilearen datuak aipatu gabe, ezizena baizik eta gutun-azalean argi zehaztuko da A ala B beka-deialdian parte hartzeko den. Aparteko gutun-azal batean, aurreproiektua bera formatu digitalean eta egilearen datuak jarriko dira: nortasun-agiriaren fotokopia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  6. Ondarroako Udalak izendatuko du epaimahaia. Beka bakoitzak bere epaimahaia edukiko du eta hiruna adituk osatuko dute. 2006ko martxoaren 30a orduko jakinaraziko da haien erabakia.
  7. Epaimahaiaren iritziz gutxieneko interesik edo kalitatezko lanik ez balego, ez litzateke bekarik emango.
  8. Baldin eta aurkeztutako proiektuen artean berdinketa gertatzen bada, emakumeak aurkeztutakoari emango zaio lehentasuna, emakumeen presentzia bultzatzeko asmoz.
  9. Lanaren jabea egilea bera izango da.
  10. Ondarroako Udalak urtebeteko epean argitaratuko du liburua, lana osorik emandako egunetik aurrera.
  11. Beka era honetan ordainduko da: diru-kopuruaren erdia adjudikazioarekin batera eta beste erdia ostera, lana amaitu eta epaimahaiak onespena emandakoan.
  12. Bekaren onarpena idatziz adieraztea. Adjudikazioaren jakinarazpena hartzen denetik 15 eguneko epea izango du horretarako.
  13. Bekaren adjudikazioa hartu eta urtebeteko epea edukiko du, gehienez, lana amaituta Ondarroako udalari entregatzeko.
  14. Lanaren garapenari buruzko txosten bat aurkeztuko dio Udalari adjudikaziotik 6 hilabetera. 2006ko urrian, lore-jokoetako egitarauaren barruan bekaren aurkezpena egingo denez bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.
  15. Betebeharrekin konplitu ezik bekadunak itzuli beharko luke jasotako diru guztia.

Oinarri bereziak

Beka honen helburua hauxe da: itsasoaz edo arrantzaleen bizimoduaz denboran zehar euskaraz sortutako poema bilduma eratzea, erraz irakurri eta erabiltzeko moduan, dibulgazio- -liburu gisa.

  1. Egileak nahi duen eran antola dezake bilduma. Hala ere, nahitaezkoa da sarrera bat eratzea testuinguru historiko eta sozialaren berri emanez, eta garaian garaiko joera literarioen azalpena eginez. Halaber, zenbait kasutan, poemen edukiaren laburpena edota hitz ilunak ulertzeko glosategia eskaintzen den aintzat hartuko du epaimahaiak.
  2. Iturriak ondo zehaztuko dira.. liburu zein aldizkariak, izkribuak, internet, e.a.
  3. Lanaren luzera: 100 orri, DIN A4ko tamainan.
  4. Honako hauek osatuko dute aurreproiektua:

    a)Lan-gidoi zehaztua, hala nola edukia, egitura, bibliografia...

    b)Lanaren lagin bat, 20 orrialdekoa.

  5. Beka bakarra emango da, 6.000 eurokoa.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA