 |

Komunikabideak
- Radixu Irratia. Urritik ekainera martxan, biak barne, 105.5 FM frekuentzian. Herriko gazteek dinamizatutako proiektua. 1991n sortua. Hileko azken ostiraletan egiten dituzte bilerak 22:00etan kortxelean.
Helbidea: Unanue Enparantza, z/g. Udaletxe Zaharra, 4.pisua (kortxelean) 48700 Ondarroa. Tf.: 94 613 40 07
OTSAILA-APIRILEKO PROGRAMAZIOA
Astelehena: 22:00-24:00 OSTIA BLANKI!
Martizena: 22:30-24:00 2BITX@
Eguaztena: 22:00-24:00 AZKEN MOHIKANOA
Eguena: 22:00-24:00 HILBEHERA
Barikua: 22:00-24:00 YING-YANG
Zapatua: 09:30-10:30 TERRANOBAKO SALAU
 10:30-12:00 AIRE GLOBUN
 12:00-13:00 X JAUNAREN ORDUA
 16:30-17:30 ANIMATRONIK
Domeka: 10:00-12:00 SUSTRAI ERREAK
Astebukaeretan programa artean,musika egoten da.
- Ondarroa.net. Herriko ataria, Udalaren webgune ofiziala.
- UdalBarriak. Hilabetekaria. 8 orrialde. Doan banatzen da
2000. urtean II. aroa hasten da kaleratzen Udala. Udaleko barriak zabaltzen ditu: Udalbatza osoak, batzorde ezberdinetako barriak, herritarren kexak eta ideiak, eta agenda. Norbaitek zeozer kaleratu nahi izanez gero bertan, hileko 15a baino lehen 94 683 36 69ra deitzea eskatzen da. Helbidea: UdalBarriak. Kanttoipe, 3. 48700 Ondarroa. Tf.: 94 683 36 69 (Jose Ramon Osa)
- Egiteko Prest!. Hiruhilabetekaria. 12 orrialde. Doan banatzen da 0tik 18 urte bitarteko gazteen gurasoei. Gurasoentzako argibideak ematen ditu umeen heziketaren aurrean. Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Prebentzino Batzordeak kaleratzen du, 2001eko negutik, eskualdeko ikastetxeen laguntzagaz. Helbidea: Lea-Artibaiko Amankomunazgoa. Prebentzio zerbitzua. Kanttoipe, 3. 48700 Ondarroa. Tf.: 94 613 43 75
- Arranondo. Hilabetekaria. 20 orrialde. Doan banatzen da Herriko kontuak eta barriak. Arranondo Kultur Elkarteak kaleratzen du, 1990etik. Helbidea: Arranondo. 31 postakutxatila. 48700 Ondarroa
- Bolo-Bolo. Hiruhilabetekaria. 60 orrialde. Euro 2 t'erdi. Herriko liburutegi eta prentsa salmenta puntuetan saltzen da. Herriko kontuak eta barriak. 1997an sortua, 1998an kaleratu zuten lehen aldizkaria. Helbidea: Bolo-Bolo. Pixape, 7- behea. 48700 Ondarroa. Tf.: 605 705 884
- Gure Alderditik. Noizbehinkaria. 4 orrialde. Doan banatzen da. Ondarroako Eusko Alderdi Jeltzalearen aldizkaria. Helbidea: Batzokia. Artabide, 36. 48700 Ondarroa.
- Brankaz. Noizbehinkaria. 20 orrialde. Doan banatzen da. Ondarroako Ezker Abertzalearen aldizkaria. Helbidea: Txokoa. Artibai, 10. 48700 Ondarroa. Tf.: 94 683 21 69
- Ondarroa. Urtekaria. 150 orrialde. 6 Euro. Herriko liburutegi eta prentsa salmenta puntuetan saltzen da. Ondarroako Historia Zaleak taldeak Augustin Zubikaraik 1982an hasitako beharrari jarraipena eman dio. Ondarroako historiaren atalak (arrantza, hizkuntza, kultura, abestiak, etxeak, artistak, irudiak…) kaleratzen ditu.
Helbidea: OHZ. Txomin Agirre Udal Liburutegia. Artibai, 18. 48700 Ondarroa. Tf.: 94 683 33 43
- Globho. Fantzinea. Noizbehinkaria. Herriko liburutegi eta prentsa salmenta puntuetan saltzen da. 1983an sortua. LuterL komikizale taldeak kaleratzen du. Helbidea: LuterL. 10101 Postakutxatila. 48700 Ondarroa. Tf.: 94 613 43 53
- AMOK. Fantzinea. Noizbehinkaria. Doan banatzen da. MDK komikizale taldeak kaleratzen du.
Korrespontsalak
EGUNKARIA Lore Bengoetxea / Nekane Akarregi 656 790 775
DEIA Larraitz Ibaibarriaga 655 705 325
GARA Miren Berdi / Dorleta Amutxastegi 94 683 24 18
EL CORREO Mirari Artime 658 750 859
|
 |
 |
 |