Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Kultura
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Herriko taldeak
Azokak
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
»

Kultura

KAFE-ANTZERKI JARDUNALDIAK

Udala 1992an hasi zen Jardunaldi hauek antolatzen Txo! Antzerki Kolektiboaren iniziatibaz. 1995etik aurrera udal politikarien aldaketagaz ez ziren antolatu, eta zera bardinagatik 2000ean barriro Udal Kultura Batzordeak berreskuratu egin zituen. “Antzerkia jendea dagoen tokietara erotea” helburuagaz, antzezlanak herriko kafetegi eta tabernetan izaten dira. 2002an VI. Jardunaldiak izango dira.

PEDRO MARIA UNANUE MUSIKALDIA

Pedro Maria Unanue. (1814-1846) Ondarrutar tenore ospetsuaren omenez, Ondarroako Udalak Unanue Fundazioa eta Unanue Udal Musika Eskolarekin batera, urtero, Unanue Musikaldia antolatzen du, uztailean zehar. Bertan, musika klasiko emonaldiak, musika barrokoaren emonaldiak (antzinako musika tresnekin), orkestra sinfonikoen emonaldiak eta gala lirikoak (zarzuela eta operak) nabarmendu daitezke. Ekainaren azken barikuan hasi eta abuztuko lehen barikuraino irauten du Musikaldiak, astero emonaldi bat eskainiz. 2002an 16. Edizioa izango da.

EUSKAL HERRIKO TXISTULARIEN KONTZERTUA

1998tik, ekainean eta urtero, Ondarroako Txistulari Elkarteak Euskal Herriko txistulari ugari biltzen ditu Andra Mari Elizara urteroko kontzertura. Txistulariekin batera, Kantaize Ondarroako Orfeoia aritzen da lanean, baita metal boskotea, herriko dantzariak eta bertsolariak. 2002an, ekainaren 15ean izango da kontzertua eta V. Izango da.

KRESALA KULTUR ELKARTEAREN ASTEA

1964an sortu zen Kresala Kultur Elkartea. Urtero, maiatzaren bigarren hamabostaldian, Kresala Kultur Elkarteak urte osoan zehar landutako ikastaroak kalera ateratzen ditu: dantza taldea, musika banda, trikitilari taldea, kitarra taldea, txistulari taldea, txalaparta taldea, umeen abesbatza… Kalea musikaz eta jaigiroz betetzen dute. 2002an maiatzaren 20tik 26ra izango da.

ARRANONDO KULTUR ALKARTEAREN URTEURRENA

Maiatzean, Arranondo Kultur Alkarteak bere urtebetetzea ospatzen du. Ospakizunetan hitzaldi eta ekitaldi bereziak antolatzen ditu. 1990etik elkarteak Arranondo hilabetekaria kaleratzen du herriko buzoietan dohan.

ALKOHOLIKO ANONIMOEN URTEURRENA

“Edateari utzi nahi badiozu, zatoz gugana”. Esaldi honekin laburbiltzen du elkarte honek bere helburua, alkoholismoaren aurrean arazoak dituztenei euren laguntza osoa eskaintzea. 1970ean sortutako herriko talde hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da zeregin honetan. Maiatzaren lehenengo hamabostaldian, elkartearen urteurrenarekin bat prebentzino jardunaldiak antolatzen dituzte: hitzaldiak ugari izaten dira irrati, ikastetxe zein herriko hitzaldi aretoan.

ONDARROA HIRIBILDUAREN 675. URTEURRENA

2002ko irailaren 28an, zapatua, 675 urte bete ziren, Maria Diaz de Haro Bizkaiko andereak Ondarroa Hiri izendatu zuena. Herri Batzorde berezia sortu zen urteurren hau ospatzeko.

Urteurrenaren barne, erdi aroko azoka antolatu zen. Izan zuen partaidetza eta arrakasta ikusirik, bi urteka behin ospatzea erabaki da.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA