
Lehiaketak
ONDARROAKO HIRIA ROCK KONTZERTU LEHIAKETA
2001ean egin zen lehenengoko edizioa. Udal Musika Eskola da antolatzailea, Udal Gazte Batzordearen eta herriko tabernen laguntzagaz. Lehenengo edizioko irabazleak, Azken Garraxia, Paranoia eta Baneteuanba izan ziren, hirurak talde ondarrutarrak. Bigarren edizioko irabazleak, Lau Mono (Mutrikuarrak) eta Pam (Ermukoak). Urtero Udabarrian ospatzen da eta taula gainean erakutsi behar dute rock taldeek zer eskaintzeko gauza diren.
ANDRA MARI JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA
Udal Kultura Batzordeak, urtero, Ondarroako Jai nagusiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatzen du. 2002koaren deialdiaren berri hemen
EUSKAL HERRIKO TXORI KANTU LEHIAKETA
Urtero ekainean, Ondarroako Txorieroak, txorizaleek, Euskal Herriko txori kantarien lehiaketa antolatzen du Zaldupe futbol zelaian. 2002an 14. Edizioa ospatu zen eta 157 partaide izan zituen: “Herriko txorien txapelketa”n 85 ondarrutarrek partehartu zuten eta “Euskal Herriko txapelketa”n herriko eta erbestetik etorritako 72 partaide. Batean zein bestean, gardantxiloa da protagonista nagusia.
AZKEN AGURRA GUTUN LEHIAKETA
Irailean, Bolo-bolo aldizkariak “Azken Agurra” Gutun-Testamentu lehiaketako baldintzak kaleratzen ditu. Sari bi banatzen dituzte: Euskal Herriko gutun onenaren saria eta Ondarroako gutun onenaren saria. Sari banaketa, azaroaren 30ean izaten da, domu santu egunaren bezperan.

AUGUSTIN ZUBIKARAI LITERATURA LEHIAKETAK
Udal Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Literatura lehiaketa bi antolatzen ditu Augustin Zubikarai idazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko: Ondarroako eskolen arteko eta Lea-Artibaiko 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako ipuin lehiaketa eta Nobela Laburren Lehiaketa. Bigarren lehiaketa honetan, Elkarlanean argitaletxeak be aritzen da antolatzaile lanetan, eta nobela saritua argitaratzen du. 2002ko saritua Alberto Ladron Arana iruńarra izan da “Xake-Mate” nobela laburragaz.
ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA
Ondarroako udalaren BEHARGINTZA ARTIBAI enplegu zentruak, Lea Artibai eskualdeko beste Behargintzak, Azaro Fundazioak eta Amankomunazgoak, enpresa berriak martxan jartzeko Enpresa ideien Sariketa antolatu dabe.
Lehen saria, proiektua martxan ipintxeko 6.010 euro.
Proiektuak aurkezteko azken eguna Irailaren 30a izango da.
Deialdiaren berri hemen
|