Musika eskolak antolatutako III. Rock kontzertu lehiaketa bukatzen da datorren larunbatean maiatzak 31 gabeko 10:30etan, irabazleen kontzertua eskainiko da Ondarruko GAZTETXEAN

 

Sarituak :

1. BIOK

2. ANOREXIA

3. KONTER

 

 

Maiatzak 29 prentsaurreko bat egin da gaztetxean, sarituak izan diren taldeekin, antolatzaileekin eta babesleekin.

 

Kontzertu hau Ondarruko Udala (Gazte batzordea) eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dute.

 

Prentsaurrekoan aurkeztu dira: Gaztetxetik: Artxi; gazte batzordetik: Gotzon Iparragirre; Musika Eskolatik: Josan Aramaio eta saritu izan diren taldeak.

 

Rock kontzertu lehiaketa 8 kontzertuz osatu da; martxoak 7 hasi zen eta maiatzek 31 bukatzen da eta herriko hainbat tabernetan eskini da: anaitasuna, 34, sokoa, Mobi dick, Jai brian eta Gaztetxea.

 

Parte hartu duten taldeak: Zoombers, Aztarna, Segabathor, Folckore, Banda munizipala, Hamaika bide, Anorexia, Dsoreka, Ehiztari Beltza, Khronos, Basaki, Biok, Nun, Uhf eta Kalte izan dira; Euskal Herri osotik etorri dira talde hauek

 

I. edizioa Lea Artibain kokatu zen, eta arrezkio Euskal Herri guztira zabaldu da, Taldeen ezinbesteko erantzun beroa jasoz.

 

Gazte batzordearen eta Gaztetxearen Helburutan sartzen da Rock kontzertu lehiaketa.

 

Orain dela aste bi Gaztetxea inauguratu da, Herriko gazte guztiei zabalik dagoen gaztetxea. Herriko talde guztien eskutan zabalik dagoena. Adibidez datorren larunbateko kontzertua, eta ostiraleko irakeko hitzaldia.

 

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu lehiaketa aurrera eramten lagundu dizkiguten guztiei eta baita babestu duten taberna, Ondarruko udaleko gazte batzordea eta Bizkaiko foru aldundiari