| » |
 |
|
 |

Albisteak
 |
2008-04-28 / 22:40
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa
|
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa egingo da gaur arratsaldean, apirilak 28, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izango dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputatua.
Lehiaketa hau eskolartekoa da eta herriko ikasleek idatzitako ipuinak izan dira guztiak. Ekitaldian, ohi denez, diplomak banatuko zaizkie saridunei eta ipuin bakoitzeko
Osorik irakurri
|
 |
2008-04-17 / 14:26
Hitzarmena Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin
|
|
Ondarroako Udalak kooperazio eta elkarlan hitzarmena sinatuko du ESBN - Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin.
Ondarroako Udalak ESBNrekin azkeneko urteotan hartutako konpromisoa indartzeko eta finkatzeko kooperazio eta elkarlan hitzarmen bat sinatuko du. Sinadura bera datorren apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean, egingo da Ondarroako Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira Miren Josune Ariztondo Akarregi, Ondarroako Udalaren izenean; Fatma Elmedhi, Emakume Saharauien Batasun Nazionalaren Idazkari Nagusia; eta Jesus Garay, Arabako SEADen lagunen Elkartearen presidentea.
Osorik irakurri
|
 |
2008-04-17 / 14:25
"Mandatariaren gerra" lanaren argitalpena aurkeztu da
|
|
Augustin Zubikarai Nobela Laburren irabazle atera zen Mandatariaren gerra lanaren argitalpena aurkeztu zuten atzo
Atzo goizean Jose Inazio Basterretxeak idatzitako nobelaren aurkezpena egin zen. Basterretxeak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa irabazi zuen "Mandatariaren gerra" lanarekin, eta horren sari moduan, 5.000 euro poltsikoratzeaz gain, eleberria argitaratu da.
Osorik irakurri
|
 |
2008-03-31 / 16:22
Berdintasunaren aldeko ekintzetarako Udal dirulaguntza deialdia
|
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da
Guztira 10.000 euro banatuko dira
Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Hain zuzen, edozein eremutan emakumeen partaidetza, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak, eta baita berdintasunaren gaineko ekintzak, gizarte osoari begira, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean.
Osorik irakurri
|
 |
2008-03-14 / 19:08
Augustin Zubikarai ipuin lehiaketako XII. edizioko irabazleak
|
|
Augustin Zubikarai ipuin lehiaketako XII. edizioko irabazleak aukeratu dituzte
Udal Euskara Zerbitzuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Augustin Zubikarai idazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko antolatzen duen ipuin lehiaketako XII. edizioko saridunak aukeratu dituzte dagoeneko. Ondarroako eskolen arteko eta Lea-Artibaiko 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako ipuin lehiaketako aurtengo saridunak emaitzen jakinaren gainean daude, baina sari banaketa datorren hilean egingo da eta ordurako prest izango da, baita ere, ipuin irabazleekin osatzen den argitalpena.
Osorik irakurri
|
 |
2008-03-14 / 19:05
Urbanizazio lanak Kamiñalde kalean
|
|
Kamiñalde kalean urbanizazio lanak hasiko dira martxoaren 25ean. Kalea trafikoarentzako itxiko da lan orduetan (9:00-13:00 eta 15:00-19:30) obrak dirauten bitartean. Obraren iraupena 6 hilabete. Beraz, Kamiñalde eta Kale Handi kalera ez da kotxez pasurik egongo lan orduetan.
Ondarroan, 2008ko martxoaren 14an.
Osorik irakurri
|
|
 |
 |
 |
|