Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Isaias Carrascoren kontrako atentatuaren gaitzespena
»

Itzuli albisteetara »


2008-03-12 / 12:05

Isaias Carrascoren kontrako atentatuaren gaitzespena

Ondarroako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak ETAk Arrasateko zinegotzi-ohia zen Isaias Carrascoren kontrako atentatua gaitzetsi du.

Ondarroako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, gaur goizean egindako ohiko Osoko Bilkuran, aho batez onartu du ETAk joan den ostiralean Arrasateko zinegotzi ohia zen Isaias Carrascoren kontrako atentatua gaitzestea eta ekintza basati hauen aurrean bere mespretxua agertzea. Horrez gain bere dolumina eta solidaritatea agertu die hildakoaren familiari eta bere lagun eta hurkoei.

Batzorde Kudeatzaileak bere gaitzespena berresten du biolentziazko ekintza hauen aurka, atentatu zein mehatxuak direlarik, eta hauek zerbaitetarako balio dutela uste dutenen aurka. Batzordearen iritziz ekintza hauek ezinikusia baino ez dute sortzen eta hauek egiten dituztenak aberriaren alde ezin direla egon adierazten dute. Gogoratzen dute, baita ere, euskal gizartearen gehiengo osoak bakean bizitzea eta arazoak bide demokratikoen bitartez konpontzea eskatzen duela.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA