Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Ondarroako Jaietako Kartel Lehiaketa martxan
»

Itzuli albisteetara »


2008-03-27 / 10:24

Ondarroako Jaietako Kartel Lehiaketa martxan

ondarroa_berria.jpg

Ondarroako jaietako kartel lehiaketako oinarriak kaleratu ditu Ondarroako Udalak

Epea 2008ko ekainaren 10a arte, 14:00ak baino lehenago izango da zabalik.

Baldintzak honako hauek dira:

  1. Edonork har dezake parte eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
  2. Kartelaren ezaugarriak: Teknika: edozein. Neurria: 20,00cm x 20,00cm. edo proportzionala. Formatoa: euskarri gogorra edo papera. Titulua: ONDARROAKO JAIAK 2008 eta letra txikiagoan, Andra Mariak
  3. Kartelak noiz eta non aurkeztu: Epea: 2008ko ekainaren 10a arte, 14:00ak baino lehenago. Tokia: Udal kultura saila. Postaz aurkezteko helbidea: Ondarroako Udala - Jaietako kartel-lehiaketa - 48700 Ondarroa
  4. Kartela zer-nola aurkeztu: Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea, adina eta NANren fotokopia.
  5. Sariak: lehen saria: 750 euro
  6. Epaimahaia. Ondarroako Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia. Aurkeztutako lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea.
  7. Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar.
  8. Saritu gabeko kartelak egileen esku izango dira abuztuaren 5a arte, 14:00ak baino lehenago.
  9. Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA