2008-03-31 / 16:22
Berdintasunaren aldeko ekintzetarako Udal dirulaguntza deialdia
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da
Guztira 10.000 euro banatuko dira
Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Hain zuzen, edozein eremutan emakumeen partaidetza, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak, eta baita berdintasunaren gaineko ekintzak, gizarte osoari begira, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da.
Deialdi honetan diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte egoitza edo jarduketa-eremua Ondarroan duten pertsonek eta irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek eta, salbuespen gisa, egoitza edo jarduketa-eremua Ondarroan ez izan arren, Udalak interesgarritzat jotzen dituen jarduerak edo proiektuak garatzen dituztenek. Hartzaileak izan daitezke, baita ere, udalerriko emakume elkarteak edo elkarte mistoak, baldin eta horien helburua emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzea bada edota edozein eremutan emakumeen partaidetza bultzatzea bada.
Horrela bada, onuradunak izango dira:
- Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluan partaidetza iraunkorra duten elkarteak edo erakundeak: 7.000€
- Bestelako pertsonek eta irabazi asmorik gabeko elkarte edota erakundeak, betiere emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko: 3.000€
Beharrezkoa bada eta partida batean zein bestean dirua sobera badago, aipatutako banaketa aldatuko da eta eskaeren arabera moldatuko da. Dirulaguntza deialdi honen oinarriak Udal iragarki taulan daude.
Informazio gehiago jasotzeko:
Udal Berdintasun Saila
Kanttoipe 3 behea
Tfnoa.: 94 683 36 70
emakume@ondarroakoudala.net
|