Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Euskara ikastaroak: 2008ko dirulaguntza deialdia
»

Itzuli albisteetara »


2008-07-07 / 13:35

Euskara ikastaroak: 2008ko dirulaguntza deialdia

ondarroa_berria.jpg

Ondarroako Udalak 2007-2008 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten ondarrutar helduei diru-laguntzak emateko deialdia ireki du, horrek eragindako gastua, neurri batean, berreskuratzeko bidea izan dezaten. Guztira 3.000 euro banatuko dira eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Laguntzak 2007-2008 ikasturtean egindako Euskalduntze eta alfabetatzeko eta Udako Euskal Unibertsitatekoak edo Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroetan euskaraz egindako ikastaroetako matrikulak ordaintzeko izango dira. Diru-laguntza deialdi honetatik kanpo geratzen dira Irale egitaraua, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak antolatutako ikastaroak edota HABEren euskara-mailak gainditzeagatik diru-laguntzak jasotakoak; baita ikastaroa egin bitarteko ostatu edo egonaldi gastuak.

Langabetu, erretiratu eta 12 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoek ordaindutakoaren %80 berreskuratu ahal izango dute; eta, beste alde batetik, aurreko diru-laguntza motetatik kanpo gelditzen den ikasle orori, ordaindutakoaren %40 bueltatuko zaio.

Ondarroan erroldatutakoek bakarrik dute laguntzak jasotzeko eskubidea, eta horretarako orriak eta deialdia arautuko duten baldintzak Udaleko erregistroan eta euskara sailean eskura daitezke. Hauek bete ostean, ‘Diru-laguntza eskaera euskara ikastaroetarako’ izeneko inprimakian aurkeztuko dira Udal Erregistroan. Berarekin batera Nortasun Agiriaren kopia, matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren ziurtagiria (ikaslearen asistentzia-portzentajea azaltzen duena, gutxienez %80koa izan behar duelarik), langabetu-txartela edo pentsionista-txartelaren kopia (hala badagokio), edota familia-liburua, 12 urte arteko seme-alabak edukiz gero. Eskatzaileak jakinarazi beharko du lagundutako ikastaroarengatik beragatik beste diru-laguntzen bat jaso badu.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren, Udaleko Euskara Sailak 10 eguneko epea eman ahal izango du falta diren agiriak aurkezteko. Horrela egin ezean, interesatuak bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta artxibatu egingo da. Erabakia gehienez, hiru hilabeteko epean hartuko da eta, ostean interesatuari jakinaraziko zaio, diru-laguntzen informazioa udaletxeko iragarki taulan argitaratzeaz gain. Epe hori igaro ondoren, Udalak eskaeraren baten gainean erabakirik hartu ez badu, eskaera ez dela onartu ulertuko da.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA