Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Kaioak Ondarroan
»

Itzuli albisteetara »


2008-08-04 / 17:05

Kaioak Ondarroan

gaviota.jpg

Ondarroan, Bizkaiko Kostako beste herri batzuen antzera, bi kaio mota aurkitzen ditugu. Hankahoriak deritzenak (Larus Cachinnans) eta mokogorriak deritzenak (Larus Ridibundus). Azken hauek igaroan ibiltzen dira, ez dute zonalde honetan habiarik egiten eta izen berezi hori hartzen dute ateratzen duten zarata ozenagatik, gizakiaren barre urduriaren antzekoa dirudielako. Hegazti honen ezaugarri nagusia oso urduria izatea da.

Hankahoria Ondarroa bizi da beti. Bai emeak bai arrak antzeko koloreak dituzte, gris argia edota beltza bizkarraldean eta kolore zuria sabelaldean. Bere ezaugarri nagusiak hanka horiak eta moko horia dira, mokoaren beheko barailan orban gorri bat du. Tamaina, mokotik eta isatserarte 65 eta 80 zm ingurukoa da. Txitek luma pikartuak dituzte, gris eta gaztaina-kolorekoak, eta lau urte behar dute helduen kolorea lortzeko, urteroko muda jarraitu baten bidez.

Azken hamarkadetan kaio mota honen populazioa oso bizkor areagotu da behar duten janari guztia dutelako. Honezaz gain, gizakiaren presentziari beldurra galdu diote ehizarako ez diren espezieei dagokien babesa dutelako. Hiri kolonia horiek giza-biztanleriari eragozpenak sortzen dizkiete, hala nola, zarata, zikinkeria, eraikinen narriadura eta hegaldi beldurgarriak.

Udalerrian zehar hegaka, jaten eta habiak egiten ari diren aleen zenbatekoa 200 baino handiagoa da. Halere, bikote ugaltzaileak zenbatzeko, hiru urte baino gutxiago dituzten aleak kendu behar dira, sasoi horretan hain justu aurkitzen direlako ugaltzeko momentu egokienean. Beraz, gutxi gorabehera bikote ugaltzaileen zenbatekoa 50ekoa dela uste da.

Bikote bakoitzak batez-beste bi edo hiru arrautza jartzen du, beraz txiten zenbatekoa 2.4koa da, hau 50 bikoterekin bidertzen badugu, guztira 120 kaio berri ematen digu guztira. Horregatik arrautza hauek hurbileko itsaslabarretara eraman dira, arrautzak jartzeko leku naturaletara.

Arrantzaleen hitzetan, itsas zabalean daudenean kaioek lurra hurbil dagoela eta laster etxean egongo direla esaten omen diete.

Udalerrian bizi diren kaioak, aurretik aipaturiko zereginaz gain Ondarroan habiak jartzen dute. Horregatik itsaslabarretan , habiak jartzeko leku naturaletan habiak jartzen erakutsi behar diegu. Espero hau horrela izatea.

Maria Esther Solabarrieta Aznar

Ondarroako Kudeaketa Batzordeko Hirigintza eta Ingurumen Arduraduna


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA