Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  EKONOMIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ekonomia »  Behargintza Artibai
 
 
 
 
Ondarroa 2010 Plangintza Estrategikoa
Enpresa ideien lehiaketa
Ondarroa Lantzen
Konekta Zaitez Gunea
Ondarroako portuko enpresak
Merkataritza: Zatozte
»

Behargintza Artibai

Sarrera

BBK Gazte Lanbidean Fundazioak, Enplegu eta Prestakuntzarako Foru Sailak eta Euskal Udalen Elkarteak, EUDELek, inguruko udalerriekin batera, BEHARGINTZA ARTIBAI - UDALEN ENPLEGU ZENTRUA ipini dute martxan ONDARROAn.

Esku hartzen duten erakundeek euren indarrak batu eta bakoitzaren jarduerari berez dagozkion ekarpenak egitea erabaki dute, BEHARGINTZA ARTIBAI (Udalen Enplegu Zentroa) eratzeari begira. Behargintzaren xedea aipatu erakundeen asmo eta helburuen lorpidea izatea da, udalerriko langabeei lanerako eta enpresa-jarduerarako sarbidea ahalbidetuz, autoenplegua eta enpresen sorrera sustatuz eta, azken finean, langabeei bilbe ekonomikoan sartzeko eta euren errealizazio pertsonala lortzeko aukera emanez.

BEHARGINTZA ARTIBAI zentroaren egoitza:

ONDARROAko KANTTOIPE KALEA z/g

Telefonoa 946.833.495

e-posta: behargintza@ondarroakoudala.net

Udalerrietako langabeak aukeran dauden lanpostuetara egokitu daitezen lagundu eta enpresa-ekimen berriak abiaraz daitezen sustatzeko xedez, Zentroak prestakuntza, besteren konturako lan sarbidea eta kultura ekimentsuaren sustapena ditu oinarrizko helburu, bai eta enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea ere.

Zentroaren funtsezko helburuetako bat ekintzaileen prestakuntza eta bultzada dira, bai eta enpresa-proiektu bideragarri bihur daitezkeen ekimen berriak garatzea ere.


Behargintza Artibai Ondarroako Itsas Azoka-n

Hauexek dira Zentroaren helburu espezifikoak:

  • Pertsonen banako prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa egitea; inguruko enpresek, kontratatuko lituzketenen prestakuntza-eskakizunei dagokienez, dituzten beharrizanak identifikatzea; prestakuntza egitarauak taxutu eta abian jartzea, eta enpresekin bitartekari jardutea, langabeen lan praktikak zehazteko.
  • Langabeak euren enpresa-ideiak garatzeko behar dituzten baliabideez zuzkitzea.
  • Ekintzaileen enpresa-proiektuak bereganatzea.
  • Enpresa-ideia eta ekimenak garatzeko informazioa, orientazioa, prestakuntza, aholkularitza espezializatua eta tutoretza eskaintzea.
  • Enpresa-proiektuak abiarazteko behar diren laguntzen ekarpena bideratzea.
  • Beste Behargintza Udalen Enplegu zentroekin Sarea osatu: Ermuko Behargintza, Bermeokoa, Barakaldokoa, Galdakaokoa, Lekeitiokoa, Lea Ibarrakoa, Bilbokoa,... Behargintza.net edo B.NET sarean parte hartuz.

Helburu orokorrak

BEHARGINTZA ARTIBAI zentroaren helburu orokorrak honako hauek dira:

  1. Besteen kontura egiten den lanerako aukerak hobetu, ARTIBAI eskualdean (Berriatua, Etxebarri, Markina-Xemein, Ondarroa).
  2. Autoenplegua hobetu ARTIBAI eskualdean (Berriatua, Etxebarri, Markina-Xemein, Ondarroa).
  3. ARTIBAI eskualdeko enpresa eta langabetuak harremanetan jarri (Berriatua, Etxebarri, Markina-Xemein, Ondarroa).

Atalotan, goian aipatzen diren hiru helburuak aurrera eramateko, martxan jarriko diren estrategi, ekintza eta helburu zehatzak azalduko dira.

Eta hemen duzu OPE 2010 eta Behargintza Artibaiko 2001/2002 memoria txostena


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA