Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  EKONOMIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ekonomia »  Behargintza Artibai »  Ikastaroak eta akordioak
Behargintza Artibai
 
 
 
Ondarroa 2010 Plangintza Estrategikoa
Enpresa ideien lehiaketa
Ondarroa Lantzen
Konekta Zaitez Gunea
Ondarroako portuko enpresak
Merkataritza: Zatozte
»

Ikastaroak eta akordioak

Ondarroako Behargintzak, Ondarroako Institutuak, Arrantza Eskolak eta Zatoztek hezkuntza iraunkorraren beharrei buruzko ikerketa egin dute.

Honen ondorioz, premia gehien duten ikastaroak kontutan hartuz, eta eskaeren arabera, honako hauek eskaintzeko asmoa dago:

  • Windows, Word eta Interneterako hastapenak
  • Tresna orokorrak eta multimedia erabilera
  • Internet
  • Access oinarrizko erabilera
  • Excel oinarrizko erabilera
  • Excel aurretua
  • Kontabilitate informatizatua
  • Oinarrizko Autocad
  • Segurtasuna laborategian
  • Automatismo elektrikoa
  • Automatismo pneumatikoa
  • Automatismo hidraulikoa
  • Elektromekanika y elektrohidraulika
  • Zenbakizko kontrola hasiera (CNC tornua)
  • Lan arriskuen diseinua (oinarrizkoa)

Ikastaro laburrak izango dira (15-30 ordukoak) eta interesatu guztiak, dagoeneko Behargintza-n (kanttoipe kalea, 3, tfnoa: 94.683.34.95 ) izena eman dezakete.

Lanbide Heziketa: Erdi Mailako edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako titulua lortzeko prestakuntza

  • araututako ikasketak utzi dutenen edota lanean dagoen jendearen premiei erantzun nahian, Ondarroako eta Lekeitioko Behargintzak, Ondarroako Institutuak eta Arrantza Eskolak, Heziketa ziklo batean sartzeko PROBA BIDEZKO SARBIDEA gainditzeko prestakuntza eskaintzeko asmoa dute.
  • PROBA gainditzeko laguntza nahi baduzu, eskaerak jasotzeko epea zabalik duzu Ondarroako Behargintzan, kanttoipe kalean, 3 edota 94.683.34.95 telefonora deituz.

Akordioa Azaro Fundazioarekin

Ondarroan kokatuta dagoen Behargintza Artibaik eta Azaro Fundazioak lankidetzarako akordio sinatu dute.

Bi erakunde hauek formazioa eta laneratzea, enpresa kultura sustatzea eta enpresa proiektuak bultzatzearen helburuak dituzte amankomunean eta berauen lorpenean eraginkorrak izan asmoz nahitaezkoa kontsideratzen duten elkarlana eta sinergiak bilatzearen estrategiak gauzatzeko akordioa egin dute.

Akordio honen bidez bost arlo landuko dira Ondarroan eta eskualdean:

  • Enpresa Ideien Lehiaketa bultzatuko da, eskualde mailan. Datorren urtean, 2003ko apirilean zabalduko da epea.
  • Sustapen edo autoenplegurako sentsibilizazio-motibazio programak jarriko dira martxan. Horrela, konkretuki, “Enpresa bat sortzeko formazio orokorra” izenburupean deialdia egingo da Ondarrutar interesatu guztiei.
  • Enpresa proiektuen tutorizazioa. Tutorizazioa eskatzen duten enprendedore edo ekintzaileen en enpresa proiektuak bultzatu eta lagunduko dira.
  • Ezagutza gunea eskualdeko azterketa sozio-ekonomikoa eta aurrera begira eskualdearen garapen sozio-ekonomikoaren inguruan
  • Eskualdeko enpresei zerbitzu teknikoen eskaintza. Erakunde bien aldetik eskualdeko enpresa eta erakundeei eskaintzen dien zerbitzu eskaintza eraginkortu nahi da.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA