
Enpresa ideien lehiaketa

Ondarroako BEHARGINTZA ARTIBAI, Lea Artibai eskualdeko beste Behargintzak, Azaro Fundazioak eta Amankomunazgoak, enpresa berriak martxan jartzeko Enpresa ideien Sariketa antolatu dabe.
Hemen klik eginez aurkituko dituzu lehiaketaren oinarriak eta inskripzio orria (111 KB)

Lehen saria, proiektua martxan ipintxeko 6.010 euro.
Proiektuak aurkezteko azken eguna Irailaren 30 izango da.
Irailaren 30-a bitartean Lea Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri nahiko luketen banakakoek edo taldeek - eskualdeko biztanleak izan edo ez- beren proiektuak aurkeztu ditzakete.
Ekimen hau Lea Artibai eskualdeko Plan Estrategikoan bertan helburu bezala aipatzen den egitasmo batean oinarritzen da: Kultura saiatsua suspertu eta jarduera ekonomiko berriak sustatu
Urteroko egitasmoa izateko bokazioz sortu den deialdi honetan, irabazleak 6.010 euroko diru saria jasoko du proiektua martxan jarri eta garatzeko. Honetaz gain, proiektua Azaro Fundazioko inkubategietan landuko da eta Azaroren bidez kudeatuko diren formazio eta aholkularitza zerbitzu ezberdinak eskuratuko ditu sustatzaileak. Sustatzaileak BBK Gazte Lanbidean Fundazioak eskainitako beka bat ere jasoko du Azaro Fundazioko inkubategietan dagoen bitartean eta enpresa sortu eta lehen 3-5 urteetan, jarduerari hasiera eman eta garatzeko lokala ere izango du.
Bigarren sari bat ere egongo da.
Sariketara aurkezturiko ideia berriztatzaileenari 3.005 euro-ko saria emango zaio. José Mª Arizmediarrieta Saria, Burdinola enpresak eskainia. Proiektu honi ere, lehenengo saria irabazten duenari eskainiko zaizkion aholkularitza, formazio, diru laguntza eta espazio baldintza berak eskainiko zaizkio.
Sariketara aurkezturiko gainontzeko proiektuak ere Azaro Fundazioko patronatuan aztertuko dira eta kasuan kasura egokituriko eskaintza egingo zaie bideragarritasunean sakondu dezaten.
Proiektuak baloratzekoan Ideiaren bideragarritasuna, lanpostuen sorrera eta proiektuak eskualdeko herrietako beharrizan edo erronkekiko izan dezakeen eragina hartuko dira kontutan.
Lea Artibai eskualdean enpresa berriak sustatzeko ekimen jarraitua
Eskualdean enpresa berriak sustatzeko ekimenekin jarraituz, udazkenean enpresa bat sortzeko eman beharreko pausoen inguruko formazioa emango da Lea Artibai Ikastetxean Azaro Fundazioak antolatuta. Sesio hauetan, sariketara aurkezturiko sustatzaileek ezezik, enpresa bat sortzeko eman beharreko pausoen inguruan formatu nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Partaide hauek, ideiaren garapenarekin jarraitu nahi izan ezkero, Azaro Fundazioko inkubategietan kasu konkretura egokituriko aholkularitza eta laguntza jasoko dute.
Informazio gehiagorako 94.616.90.02 telefonora deitu edo azaro@leartik.com, edo behargintza@ondarroakoudala.net e-postetara jo dezakezue.
|