
Konekta Zaitez Gunea

Urriaren 11ean, Ondarroako Institutoaren ondoan irekiko den Ondarroako KZgunean, herritarrak honako hau aurkituko du:
- Internet zer den eta zertarako balio duen ikasteko zerbitzuen katalogo oso bat.
- Sarean nabigatzeko ordenagailuen azpiegitura bikaina.
- Erabiltzaile bakoitzari laguntzeko tutoreak.
Ondarroako KZ gunea Ondarroako erdian egongo da, leku eskuragarri batean:
Ondarroako Institutoa-ren aldamenean dauden lokaletan.
Artibai, 5.
Tel.: 94 683 27 24

Gela zabalak eta erosoak izango ditu zentroak eta eskaintzen duten zerbitzuaren arabera bereizita daude:
- Prestakuntza.
- Nabigazioa.
KZgune Zentro guztietan bezala erabiltzaileen eskaerei erantzuteko ekipo materialak eta giza baliabideak aurkituko dira.
Ondarroako KZ gune zentroa urrirako zabaltzea espero da.
Zerbitzuen katalogoaren baitako eskaintza, besteak beste, honako hau izango da:
- Prestakuntza.
- Nabigazioa.
- E-mail.
- Web-orriak.
- Erkidego Birtualak.
- Jolasak eta lehiaketak.
Ikastaroak
Ikaskuntza-ikastaroak teknologia berriak gutxien ezagutzen dituzten lagunengana zuzenduko dira bereziki: erretiratuak, etxeko andreak, iraupen luzeko langabetuak edo ikasketa-maila baxuak dituzten langile aktiboak.
Herritarrak bere herriko KZgunea zentroan izena eman eta 22 orduko oinarrizko ikastaro bat jasoko du; ikastaroa bi modulutan dago banatuta:
- Hasi nabigatzen
- Nabigatzeko prest
Hasi nabigatzen
Modulu honen iraupena 6 ordukoa da eta honako gaiak landuko dira:
- Zer da ordenagailu bat?
- Ordenagailuaren erabilera zuzena.
- Windows esploratzailea.
- Interneten hastapenak.
Nabigatzeko prest?
Aurretik aipatutako guztia sakontzen saiatuko gara bigarren modulu honetan.
Hamasei (16) orduko iraupena du eta Eusko Jaurlaritzaren Egailan sozietatearen ikastaroko gaiak aztertzen dira (posta elektronikoa, chat, nabigazioa, posta elektronikoaren erabilera, eta abar)
Berariazko ikastaroak
KZgunearen erabiltzaileak sareko hainbat zerbitzu ezagutuko ditu, eta horrez gain, berariazko hainbat mintegi garatuko dira:
- Antolatu zeure asteburua.
- Enplegu bila.
- Sukaldaritza.
- Komunikabideak.
- On-line erosketak.
Informazio gehiagorako Ondarroako BEHARGINTZA ARTIBAI bulegora jo dezakezue:
ONDARROAko KANTTOIPE KALEA z/g
Telefonoa 946.833.495
e-posta: behargintza@ondarroakoudala.net
|