Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  EKONOMIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ekonomia »  Ondarroa Lantzen
Behargintza Artibai
Ondarroa 2010 Plangintza Estrategikoa
Enpresa ideien lehiaketa
Konekta Zaitez Gunea
Ondarroako portuko enpresak
Merkataritza: Zatozte
»

Ondarroa Lantzen

2001eko maiatzaren 10ean egindako Udalbatza Osoan, Ondarroako udalak hirigintzako kudeaketari buruzko ekintza ekonomikoak aurrera eramateko eratutako Elkarte Anonimoa da Ondarroa Lantzen, S.A.

Elkartearen kapital sozial osoa Ondarroako Udalaren eskuetan dago.

Momentu honetan Elkartearen bulegoa kanttoipeko 3. zenbakian dago kokatuta (Alameda aurrean). Goizeko bederatzi terdietatik eguerdiko ordu baterdietara zabaltzen dugu, astelehenetik ostiralera.

Guregana ezin baduzu hurbildu, kontutan izan datu hauek:

Ondarroa Lantzen: Berriak

  • Astilleruko aparkalekuei buruzko onartutako eskaeren behin betiko zerrenda atera zen. Zozketa urriaren 28an egin zen, goizeko 11etan, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Hemen aurkituko duzu zozketaren emaitzak (19 KB)

  • Irailaren 9an, 535/2002 Foru Aginduaren arabera, Hirigintzako Foru Sailak, Kamiñalde-Iturribarri eremuari buruzko Arau Subsidiarioen aldaketa onartu du. Aldaketa hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, Ondarroako Udalak bertako lurren birbanaketari buruzko espedienteari hasiera emango dio. Ondarroa Lantzen, S.A. jadanik birbanaketa proiektua aurrera eramango duen arkitektu baten kontrataziorako pausuak ematen hasi da. Kamiñalde-Iturribarri (U.E.N.P.-1.4.) eremuan egingo diren eraikuntzen artean, gutxi gora behera 80 babes ofizialeko etxebizitza agertzen dira. Etxebizitza hauek lortzeko baldintzak jartzeko daude, beraz interesatuak apuntatzeko zerrendarik ez da zabaldu oraindik.

Ondarroako Udalak, Kamiñalde-Iturribarri eremuko proiektu guztia aurrera eramateko, dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik. Dirulaguntza hau aipatutako eremua urbanizatzeko erabili behar da bereziki, eta IZARTU Programaren bitartez bideratu da.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA