Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  EZAGUTU ONDARROA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ezagutu Ondarroa »  Historia
Geografia
Biztanleak
Auzoak
»

Historia

Ondarroa hiri bat da, 1327ko irailaren 28an eman zion hiritartasuna Maria Diaz de Haro Bizkaiko andereak, puebla-karta eman zionean, Estellan. (2002. Urtean hiribilduaren 675. Urteurrena ospatuko dugu). Hiri berriari Berriatuako elizateko lurrak eman zizkion eta baita ere Logroņoko foruaren bitartez zuzentzeko eskubidea, jaurerriko gainontzeko herriak bezala. Hiria sortu zeneko pribilegio bera berretsia izan zen geroago, 1335ean, Juan Nuņez de Larak eta emazteak, Maria andereak; gainera, hiritarrei hamar urterako preboste eskubidea eman zien hiria harresi batez inguratzeko.

Alfonso XI. Erregeak Bizkaian sartu zenean eragin zituen kalteen ordainez, Ondarroari baimena eman zitzaion egurrezko zubian zeharreko trafikoa ustiatzeko; horrez gain, Amalloko errenteria udalerriari behin betiko atxeki zitzaion. Ondorengo jaunek hiriari zegozkion eskubideak eta pribilegioak bere horretan laga zituzten, eta oraindik gehiago eman ere, Enrique IV.ak, hain zuzen, mesede berri batzuk onartu zituen Koroari zerbitzatzearen truke eta 1463ko suteak eragin zituen kalteak konpontzen laguntzeko.

1351n, Bilbo, Plentzia eta Lekeitio hiriekin batera, Baiona eta Miarritze okupatu zituen Ingalaterraren aurkako Liga batean parte hartu zuen. Pake ituna 1353ko abenduaren 21ean sinatu zen Hondarribia hiri gipuzkoarrean.

1480an Ondarroak moneta zaharrean hamar mila marai ordaintzen zituen sukalde-diru lez. 1800. Urte inguruan, eleizan otordu osoa zeukaten bost lagunek eta otordu erdikoa zeukan sakristau tituludun beste batek zerbitzatzen zuten. Baseliza ezberdinak zeuden: Antiguako Amarena, lehendabiziko parrokia berau izan zen; San Juanena, Gorozika auzoan; Santa Klararena, Erriberan eta Pietateari eskainitakoa.

Hiriaren ekonomi iturririk garrantzitsuena arrantzatik zetorren: legatza, bixigua, hegaluzea, langosta, etab.; horretarako, XIX. mendearen hasieran alturako 18 arrantzuntzi zeuden, baita zortzi untzi txiki bokarta eta sardina harrapatzeko, beste bi langostarako eta 25 eta 30 bitarteko tonadun beste hiru untzi burdin minerala garraiatzeko ere. Ondarroak Galizia, Portugal, Andaluzia eta Ingalaterrarekiko merkataritza aktiboa mantendu zuen, Felipe II.aren garaian berrogeita hamar bat untzi eta guzti eduki zuenean, eta errege armadarako ere ehun marinel baino gehiago bidaliz lagundu zuen. Gerora merkataritzak gainbehera ezagutu bazuen ere, XIX. Menderarte, Ondarroako untzitegietan, balandra, goleta eta paileboteak egiten segitu zen.

1638an hiriko lau zama-ontziska eta berrogeita hamar gizon Donostiara laguntza ematera abiatu ziren, eta hainbat bizkaitar hirik emandako laguntzari esker, frantsesen erasoa eta inguraketa apurtzea lortu zuten, ekintzaren ondorioz etsaiaren hiru untzi harrapatu zituzten eta hogeita hamar marinel preso hartu.

Konbentzio guda izan zenean, ejerzito frantsesa Ondarroan sartu eta elizan lapurtu ostean, hiria erre egin zuen (1794ko abuztuaren 28an). Ehun eta hamar etxe suntsitu ziren sutearen ondorioz, baita San Juan Bataialariaren baseliza ere.

Orduko Udalbatza honela zegoen osatuta: alkate arrunta, erregidore bi, sindiko bat, amankomuneko diputatu bi eta beste ordezkari bat. Gernikako Batzar Nagusietan hamaikagarren hiria izan zen.

Erregearen Kontseilukide, Entzutegiaren Entzule eta Loiolako Iņaki Deunaren ama zen Marina Sanchez de Likonaren aita, Martin Garcia de Likona (Doctor Ondarroa lez ezagutua), bertokoa izan zen.


  Ondarroa.net Š Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ˇ
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA