
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Ondarroan antolatuko diren lore-jokoen bidez, Augustin Zubikarai eta euskal kulturak XXI. mendean dituen erronkak uztartu nahi ditugu. Zubikarai bidegile eta bide zabaltzaile izan zen bere garaian. Guk ere ahaleginak egin behar ditugu bidegile eta bide zabaltzaile izateko.
XXI. mendea hasi berri dugu eta hor badugu edozenbat erronka: etorkinen integrazioa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumena... Euskal kulturak badu zeresana horren guztiaren aurrean. Euskal kultura eta, batez ere, euskara nahitaez egokitu behar dira erronka berrietara. Euskal kultura da herri egiten gaituena, berezko eskubideak dituen herri.
Bada, Augustin Zubikarairen omenezko lore-jokoetan, erronka horiek guztiak jaso eta horien gaineko hausnarketa bultzatzen ahalegindu gara. Horretarako, hainbat lehiaketa antolatu ditugu. Hain zuzen, hurrengo orrialdeetan, lehiaketei buruzko oinarriak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Bide batez, zazpi euskal lurraldeetako zein mundu guztian zehar zabiltzaten euskaldunoi lore-joko hauetan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu.
Honako Lehiaketa, Ikerketa eta Beka ezberdin hauek antolatu dira:

|