Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez »  Ondarroa ikusgarria Argazki Lehiaketa
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko taldeak
Azokak
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Diru- laguntzen arauak
»

Ondarroa ikusgarria Argazki Lehiaketa

  1. Argazki-lehiaketa honek bi kategoria izango ditu. Lehenengo kategoriaren gaia Ondarroa eta bere ingurua izango da, eta bigarren kategoriarena Ondarrutarrak.
  2. Argazkilariak bi kategorietara aurkez daitezke.
  3. Kategoria bakoitzean 3 argazki aurkeztu beharko dira.
  4. Aurkeztutako argazkiak originalak eta argitaratu gabeak izango dira, aurretik beste lehiaketaren batean sarituak izan ez direnak.
  5. Argazkiak 20 x 30 cm-koak izango dira, eta mihisea 30 x 40 cm-koa. Kolorea libre izango da.
  6. Argazkilari bakoitzak hiru argazki bakarrik aurkez ditzake kategoria bakoitzean.
  7. Kategoria bakoitzean 600 euroko sari bakarra eta Lore-jokoetako diploma emango dira.
  8. Argazkiak helbide honetara bidaliko dira: LORE-JOKOAK AUGUSTIN ZUBIKARAIREN OMENEZ, "ONDARROA IKUSGARRIA" ARGAZKI- -LEHIAKETA. Ondarroako Udala - Musika plaza z/g - 48700 Ondarroa
  9. Argazkiek ez dute jasoko egilearen izenik eta gutun-azal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; gutun-azalean soil-soilik kategoria eta lanaren titulua jarriko dira. Gutun-azal horren barruan beste gutun-azal bat sartuko da. Kanpoan kategoria eta lanaren titulua jarriko dira, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, adina eta nortasun-agiriaren fotokopia.
  10. Ondarroako Udalak izendatuko du epaimahaia, eta epaimahaiaren erabakia ezin izango da aurkaratu. Baldin eta aurkeztutako proiektuen artean berdinketa gertatzen bada, emakumeak aurkeztutakoari emango zaio lehentasuna, emakumeen presentzia bultzatzeko asmoz.
  11. Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauen gainean egon daitezkeen zalantza eta arazoak.
  12. Argazkiak aurkeztu eta onartzeko epea 2006ko irailaren 29a izango da. Epe horretatik kanpo ez da argazkirik onartuko. Epaimahaia urriaren amaieran bilduko da, eta erabakia idatziz jakinaraziko dio irabazleari. Sariak azaroan banatuko dira.
  13. Antolatzaileek saritutako argazkiak irabazteko asmorik gabe argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango dute, eta egileek ez dute eskubiderik izango inolako diru-prestaziorik jasotzeko.
  14. Antolatzaileek aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat antolatuko dute 2006ko azaroan.
  15. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak ez zaizkie parte-hartzaileei atzera bidaliko, eta antolatzaileen esku geldituko dira zabaldu ahal izateko, egilearen ezezkorik ez badago behintzat. Halakorik balego, egileak 2 hilabete izango ditu bere ezetza idatziz azaltzeko, erakusketa bukatzen den unetik.
  16. Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA