Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez »  Ikerketa-beka: Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
 
 
 
 
 
 
 
 
Herriko taldeak
Azokak
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Diru- laguntzen arauak
»

Ikerketa-beka: Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan

Oinarri orokorrak

Ikerketa-Beka deialdi honen oinarri orokorrak hauek dira:

  1. Lan originalak aurkeztuko dira, sekula argitaratu gabeak. Ez da onartuko aurretik saritutako lanik, ez itzulpenik, ez moldaketarik.
  2. Beka deialdia, oinarri berezietan zehaztua: "Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan" IKERKETA-BEKA
  3. Parte hartu ahal dute norbanakoek nahiz taldeek. Nolanahi ere, emakumeen presentzia bultzatzeko asmoz beka deialdi hau emakumeek egindako proiektuentzat izango da.
  4. Parte hartzeko honakoak aurkeztuko dira:

    a)Eskatzailearen curriculum laburra

    b)Lanaren aurreproiektua (oinarri berezietan zehaztua)

    c)Lagin bat (oinarri berezietan zehaztua)

  5. Lanen aurreproiektuak hartzeko azken eguna 2006ko otsailaren 28a izango da. Lau kopia bidaliko dira, helbide honetara: Ondarroako Udal Berdintasun Saila- Musika plaza z/g - 48700 Ondarroa. Bertan beka deialdi honen izenburua jarriko da: Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan ikerketa-beka.
  6. Lanak ezizenarekin aurkeztuko dira. Aparteko gutun-azal batean, aurreproiektua bera formatu digitalean eta egilearen datuak: nortasun-agiriaren fotokopia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  7. Ondarroako Udalak izendatuko du epaimahaia. Honela osatuko da: arlo bakoitzeko bi aditu, berdintasun sailaren zinegotzia eta berdintasun teknikaria. 2006ko martxoaren 31 orduko jakinaraziko da haren erabakia.
  8. Epaimahaiaren iritziz gutxieneko interesik edo kalitatezko lanik ez balego, ez litzateke bekarik emango.
  9. Lanaren jabea egilea bera izango da.
  10. Ondarroako Udalak urtebeteko epean argitaratuko du liburua, lana osorik emandako egunetik aurrera.
  11. Beka era honetan ordainduko da: diru-kopuruaren erdia adjudikazioarekin batera eta beste erdia ostera, lana amaitu eta epaimahaiak onespena emandakoan.
  12. Bekaren onarpena idatziz adieraztea. Adjudikazioaren jakinarazpena hartzen denetik 15 eguneko epea izango du horretarako.
  13. Bekaren adjudikazioa hartu eta urtebeteko epea edukiko du, gehienez, lana amaituta Ondarroako udalari entregatzeko.
  14. Lanaren garapenari buruzko txosten bat aurkeztuko dio Udalari adjudikaziotik 6 hilabetera. 2006ko urrian, lore-jokoetako egitarauaren barruan bekaren aurkezpena egingo denez bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.
  15. Betebeharrekin konplitu ezik bekadunak itzuli beharko luke jasotako diru guztia.
  16. Epaimahaiaren iritziz gutxieneko interesik edo kalitatezko lanik ez balego, ez litzateke bekarik emango.
  17. Lanaren jabea egilea bera izango da.
  18. Ondarroako Udalak urtebeteko epean argitaratuko du liburua, lana osorik emandako egunetik aurrera.
  19. Beka era honetan ordainduko da: diru-kopuruaren erdia adjudikazioarekin batera eta beste erdia ostera, lana amaitu eta epaimahaiak onespena emandakoan.
  20. Bekaren onarpena idatziz adieraztea. Adjudikazioaren jakinarazpena hartzen denetik 15 eguneko epea izango du horretarako.
  21. Bekaren adjudikazioa hartu eta urtebeteko epea edukiko du, gehienez, lana amaituta Ondarroako udalari entregatzeko.
  22. Lanaren garapenari buruzko txosten bat aurkeztuko dio Udalari adjudikaziotik 6 hilabetera. 2006ko urrian, lore-jokoetako egitarauaren barruan bekaren aurkezpena egingo denez bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.
  23. Betebeharrekin konplitu ezik bekadunak itzuli beharko luke jasotako diru guztia.

Oinarri bereziak

Beka honen helburua hauxe da: emakumeen parte-hartzea Euskal Herriko gizarte aldaketetan. Historian zehar, gehienetan, emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala ez da aipatua izan. Emakumezkoek gizarte aldaketetan egindako ekarpena eta bizitza sozialean zein politikoan izan duten eragina ezkutuan egon da historian gaur egun arte. Gizon ospetsuen biografiak edo gizonen ekarpenak ezagunak izan dira baina emakumeen parte-hartzea gizarte aldaketetan kasu gutxi batzutan batua izan da. Emakumeen mugimendua aditzera eman nahi dugu. Beraz, beka honen bidez gizarte aldaketetan emakumeek izandako parte-hartzea kaleratu nahi dugu.

  1. Ikerketa-lan honen gaia hau izango da: Emakumeen mugimendu politikoa eta soziala aditzera eman bai emakume bakar baten inguruan bai emakume talde bati buruz edota garai zehatz baten inguruan; beti, Ondarroan bertan edo Lea-Artibai eskualdean kokatua eta iraganean edota gaur egunean.
  2. Lanaren luzera: 100 orri, DIN A4ko tamainan.
  3. Honako hauek osatuko dute aurreproiektua:

    a)Lan-gidoi zehaztua, hala nola edukia, egitura, bibliografia…

    b)Lanaren lagin bat, 20 orrialdekoa.

  4. Beka bakarra emango da, 6.000 eurokoa.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA