Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Azokak
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Herriko taldeak
 
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
»

Azokak

  • ITSAS AZOKA. Urte bitik behin, Lea Artibaiko Amankomunazgoak Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailagaz batera, Itsas-Azoka antolatzen du Ondarroako portuan. Bertan, itsas-tresneria ikus daiteke baita azkenengo proiektu eta abantailen aurkezpena be egiten da. 2004ko otsailean izango da hurrengo azoka.
  • EUSKAL HERRIKO KAMISETA AZOKA. Ekainaren azken zapatuan, Zapato Azule Jaiaren barruan, Bolo-bolo aldizkariak Euskal Herriko Kamiseta Azoka antolatzen du. Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako kamiseta eta diseinu ezberdinak ikus daitezke. Plaza Gainean (Alde Zaharrean) izan ohi da 2002ra arte. 2003an Latxanbre Plazan jartzen dute.
  • EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. Uztailaren bigarren hamabostaldian, Euskal editoreek Ondarroa aukeratzen dute, hamabost egunetan zehar, azken euskal ekoizpenak erakusteko. Itxas Aurre Plazan kokatutako standetatik, azokak irauten duen bitartean, jende ugari hurbiltzen da bertara. 2002an XIX. edizioa izango da.
  • BASERRITAR AZOKA: OKELA ETA SAGARDO EGUNA. Abuztuko lehen zapatuan, aurten abuztuaren 3an, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak eskualdeko produktuen azoka antolatzen du Ondarroako Kanttoipe errebueltan. Bertako produktuekin batera, Okela erre pintxoak eta sagardoa egoten da dastatzeko.
  • ARTISAU AZOKA. Abuztuaren azken igandean, Ondarroako Udalak artisau azoka antolatzen du. Urtero Itsas Aurre Plazan kokatzen dira postuak: otzaragintza, lora sikuak, altzariak, buztingintza eta abar. Euskal Herri osotik etorritako artisauak egoten dira Ondarroan euren eskuz egindako produkzioa erakusten.

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA