Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Azokak »  Itsas Azoka
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Herriko taldeak
Azokak
 
Kultura
Lehiaketak
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Diru- laguntzen arauak
»

Itsas Azoka

Besteak beste, Lea Artibaiko Amankomunazgoak eta Ondarroako Udalak antolatzen dute KRESALETAN ONDARROAKO ITSAS AZOKA. Kontsultatu 2006ko ekitaldiaren egitaraua

Azokaren helburuak ondorengoak dira:

Lehenik, ezagutaraztea sektoreko partaide ezberdinen irizpideak , ikuspegi oso eta bateratzailearen bitartez ; azalduz, era berean , sektoreak dituen arazo nagusiak.

Horretarako , ondorengo erakunde edota elkarteen partaidetza eta aholkularitza daukagu:

  • Saila.
  • Eusko Jaurlaritza. Garraio eta Herrilan Saila. Portuen Zuzendaritza.
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Ondarroako Goi Arrantzako Armadoreen Elkartea.
  • Arrantzaleen Kofradiak.
  • AZTI
  • Arrain Sal-erosleen Elkarteak.
  • Kontserberoen Elkarteak.
  • Euskadiko Itsas Industrien Elkartea.
  • Bilboko Merkataritza , Industria eta Itsasketa Ganbara.
  • Ondarroako Udala eta Lea Artibaiko Amankomunazgoa.

Jorratuko ditugun gaiak izango dira ekonomikoak eta sozialak , zein teknikoak eta zientifikoak ; beti ere , interesgarriak eta gaurkoak direlarik.

Erakustea publikoari itsasoarekin eta arrantzarekin zerikusia duten produkto eta zerbitzuen bilduma zabala. Horretarako, karpa baten azpian, azoka-gunea jarriko dugu, non ondorengo produktuak ikus eta eros daitezken:

  • Arrantzako industria auxiliar delakoa.
  • Arrantzako eta itsasoko kirol eta aisialdirako industria.
  • Kontserbagintza eta elikagai-industria.
  • Herri Administrazioen egitarauak, egitasmoak eta proiektuak.

Uste dugu ONDARROAKO ITSAS AZOKA oso interesgarria dela gure erakusleentzat :

  • Ondarroako portua delako Euskal Autonomi Erkidegoko porturik garrantzitsuena , harrapakinei dagokionez , eta Kantauri Itsasoko garrantzitsuenetarikoa.
  • Mutriku, Getaria, Orio, Pasaia, Hondarribia, Lekeitio , eta abarreko portuak Ondarrutik oso gertu daude , eta bertako profesionalak erraz etor daitezke Ondarrura , sektoreko azken berriak ezagutzera.
  • Euskal untzitegiak berriztatze prozesu garrantzitsuari ekin zion.

Azokaren azken helburua da, erakartzea , egun horietan , Lea Artibaira bisitari profesionalak zein partikularrak.


Expo
  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA