
Emakume Zerbitzua
Zer egin indarkeria kasuetan?
INDARKERIA GEHIAGORIK EZ EMAKUMEEN AURKA!

Gure herrialdean koordinatuta dagoen zerbitzu sare hedatua dago tratu txar fisiko zein psikologiko eta sexu-erasoei aurre egiteko.
Lesio fisikoak badituzu, gertuen duzun osasun zentrora edo ospitalera joan zaitez, eta bertanazaldu gertatutakoa, ospitalea bera arduratuko da epaitegira berri emateaz.
Aholkutaritza juridikoa izango duzu: salaketaren tramiteaz, senarrarengandik banatzeko moduaz, harrera-etxe batera joateko aukeraz, edota honelako egoeretarako dauden bestelako baliabideetaz. Ondarroako Udalak, ostegunero, ematen du aholkularitza juridiko hau.
Biktimarentzako zerbitzuak atentzio psikologiko eta segurtasun neurriak eskaintzen ditu.
Edozein kasutan, lesioa izanda edo izan gabe, eta noiznahi, SOS larrialdiakera deitu (112) edo Ertzaintzara joan zaitezke tratu txarrak edota sexu-erasoak salatzera, eta hemen gainerako tramiteetan lagunduko dizute.
Zerbitzu hauek guztiak elkarrekin koordinatuak daude, tratu txarrak edota sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei atentzio hobea eskaintzearren.
Horrelako egoeran bazaude, DEITU.
Udal Aholkularitza Juridikoa 94 683 36 71 (ostegunero Udaletxean, 9:00etatik 11:00etara)
Udal Gizarte-Laguntza 94 683 36 71
Foru Aldundiko Gizartegintza 94 420 80 00
Biktimarentzako Zerbitzua 900 40 00 28
Emakunde 945 01 67 00
SOS Larrialdiak 112
|