
Kirolak
EGIA-IRIONDO MEMORIALA. KROSS LASTERKETA.
Jose Maria Aranbarri “Egia” eta Martin Iriondo ondarrutarrek apostu bat egin zuten 1982. urtean, “zeinek arinago egin Berriatuko Kordeleriatik Ondarroako Gelasio taberna aurrerako bitartea?” (4 kilometro inguru). Orduan, “Egia”k irabazi zuen. Harrez geroztik urtero gabon bueltan, egun hori gogoratzeko, ibilbide bardina egiten dute nahi duten herritar guztiek, ume, gazte zein nagusi, emakume zein gizonezkok. Karreraren ostean, jai giroa izaten da nagusi Alde Zaharrean: sari banaketa, kantuak, bertsoak eta pintxo dastaketa herriko soziedadeen eskutik. Harrikari Kuadrila izan da azken urteetako antolatzailea eta iazko edizioak 400 lagunetik gora batu zituen korrika egitera. 2002an, abenduaren 22an izango da lasterketa hau eta XIX. edizioa izango da.
ARRANTZA TXAPELKETA
2000an, Arrigorri Itsas Elkartea aspaldiko herriko umeen ohitura bat berreskuratu nahian, txapelketa hau antolatzen hasi zen. Irailaren erdialdean izaten da, eta herriko 16 urtetik beherako ume guztiak eta gurasoak batzen ditu. Arrantza, Zubi Zaharra eta portu bitartean egin behar da.
DINAMARTXA
Ekainaren azken zapatuan, 1998tik, Zapato Azule Jaiaren barruan, Dina Bilbao ondarrutar triathleta desagertuaren omenez Dinamartxa Tolosatik Ondarroara bitarteko bizikleta martxa antolatzen du Bolo-bolo aldizkariak, Bodegako Kuadrilli eta Tolosako lagunekin batera.
ION ETXEBARRIA MEMORIALA
Urpeko arrantzari zuzendutako memoriala da hau. Ekainaren hasieran izaten da.
XVII. ITSAS LASTERKETA IGERIAN
Uztailaren 31n, urtero Ondarroako Igeri taldeak lasterketa hau antolatzen du. Goizeko 10:00etan hasten da Arrigorri hondartzan.

ONDARROAKO BANDERA. ESTROPADAK
Ondarroako Arraun Elkartea da estropada hauen antolatzailea. Abuztuko lehen zapatuko arratsaldean jokatzen da Ondarroako Badian.
ONDARROA SARIA. FUTBOL TXAPELKETA
Ondarroako Aurrera Futbol taldeak 1976tik antolatzen du txapelketa hau eta Andra Mari jaien barruan ospatzen da. 2002an XXVI. Edizioa jokatuko da.
|