Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  HERRI BIZIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Herri Bizia »  Lehiaketak »  Augustin Zubikarai saria
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Herriko taldeak
Azokak
Kultura
Lehiaketak
 
 
Irakaskuntza
Emakume Zerbitzua
Kirolak
Musika Eskola
Komunikabideak
Garraiobideak
Azpiegiturak
Telefonoak eta e-posta helbideak
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
Diru- laguntzen arauak
»

Augustin Zubikarai saria

Nobela laburrentzako AUGUSTIN ZUBIKARAI Saria

Ondarroako Udalak eta Elkarlanean argitaletxeak, euskal kultura aberastu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Agustin Zubikarai nobela labur lehiaketa hau antolatu dute

OINARRIAK

  • Idazlan mota: Euskaraz sortutako nobela laburrak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
  • Neurria: Makinako moldez, Din-A 4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 50 orrialde eta gehienez 100.
  • Nola aurkeztu: Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Nora bidali: Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Ondarroako Udala - Euskara Zerbitzua. 48700 Ondarroa
  • Epeak. Lanak hartzeko azken eguna 2002ko abenduaren 1a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2003ko urtarrilaren 31 izango da
  • Epaimahaia idazle hauek osatuko dute: Miren Agur Meabe Plaza, Kirmen Uribe Urbieta, Jesus Mari Olaizola "Txiliku".
  • Saria. Sari Bakarra emango da: 4.000 eurokoa.Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
  • Argitaratzea. Elkarlanean etxeak argitaratuko du eleberri saritua. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak..

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahari dagoiko hura argitzea eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.

Argibideak:

Augustin Zubikarai

Ondarroan jaio zen 1914an. Saturraran eta Gasteizko apaizgaitegietan egin zituen ikaske-tak eta oso gazterik, hamasei urte zituela, hasi zen euskal aldizkarietan kolaboratzen. Gerra garaian sorturiko Eguna egunkariko erredakzio-buru izendatu zuten eta 1937an eta geroz-tik aldizkari askotan hartu du parte: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, etab. Espaniako gerra Zibilean atxilo hartu zuten eta Zaragozako kazetari batez trukatu ondoren Frantziara erbesteratu zen 1940ra arte.

Euskerazaintza elkarteko lehendakaria izan zen 1986tik 1991ra arte, eta elkarteak argitaratzen duen izen bereko aldizkarirako zuzendaria izan da.

Genero guztiak landu dituela esan badaiteke ere, nobelan nabarmendu da: Piñuetako madalenak, 1965; Bale denborak, 1978; Anton Guzurretxe, 1979; Laiñoak Mundakan,1980; Mondaka,1981; Barre eta Irri,1988; Nobelok tradizionalak egituraz eta xumeak estiloz, beti dute bizitasuna elkarrizketetan eta pertsonaien taxuketan.

Lan bikainak egin ditu Ondarroako lexikoa, bereziki itsasokoa,aztertuz eta bilduz: Boga eta Zixe,1976; Itxas-Aize, 1989. Ondarroako Kultur Etxeko zuzendaria ere izan da. Lehenik euskaltzain urgazle eta 1993az gero ohorezko euskaltzain da. 1996an EIZIEk ohorezko kide egin zuen.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA