Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak
»

Albisteak

2008-05-15 / 11:41

ANTXOA EGUNE 08 - PROGRAMAZIOA

ondarroa_berria.jpg

Honako hau da Antxoa Egune 08 jai eta erakusketa egunerako prestatu den programazioa:

Maiatzak 16, ostirala

Arratsaldeko 20:00etan Juan Bidegainen "Kardala" itsasoari buruzko dokumentala, Kofradia Zaharrean.

Maiatzak 17, larunbata, Antxoa Egune 08

Eguardiko 12:00etatik aurrera

Alamedan:

  • Umeentzako jolasak
  • Bertoko kontserben eta semi-kontserben salmenta

Azoka gunean

  • Pintxoak eta sagardoa
  • Bertso saioa:Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Iratxe Ibarra
  • Dantza saioa Kresalaren eskutik
  • Eguardiko 13:30etan Ondarruko Arrañe ematea bere lanari esker Ondarroa goraipatzen ibili den ondarrutarrari eta Arrain paella lehiaketako sari banaketa
  • Eguardiko 14:30etan Jantokia (Aurresalmenta: Kafe Marinan 946830041 edo Turismo bulegoan 946831951)
  • Arratsaldeko 18:00etan Ondarroako arrainen dastaketa sagardoarekin lagunduta. Ondarroako elkarte gstronomikoen eskutik.
  • Gaueko 22:30etan Ken 7 taldearen kontzertu dohain Itsas Aurre plazan
Osorik irakurri
2008-05-14 / 12:59

Hondartzain bi Arrigorriko hondartza zaintzen Udan

ondarroa_berria.jpg

Hondartzain bi izango dira Arrigorriko hondartza zaintzen, ekainaren 1etik urriaren 15era arte

Ekainaren 1ean hasiko den hondartza sasoian bi hondartzain izango dira Arrigorri hareatza zaintzen. Hondartza egunero atenditu behar da, 11:00etatik 20:00etara, horregatik pertsona kopuru hori behar da lan hori egiteko.

Osorik irakurri
2008-05-13 / 18:52

Uren emaria neurtzeko tresna Gorozika auzoan

ondarroa_berria.jpg

Ondarroako Udal Kudeaketa Taldeak Gorozika auzoko Ur Edangarrien Araztegiaren irteeran uraren emaria neurtzeko gailu bat jarri du, horrela udalerrian zenbat tratatutako ur banatzen den jakiteko.

Honen aurretik beste aparailu bat zegoen, baina orain dela bi urte baino gehiago da izorratu zela eta honenbestez denbora honetan ezin izan dira egin honen estatistikarik.

Osorik irakurri
2008-04-28 / 22:40

Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa

Ondarroa_sari_banaketa.jpg

Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa egingo da gaur arratsaldean, apirilak 28, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izango dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputatua.

Lehiaketa hau eskolartekoa da eta herriko ikasleek idatzitako ipuinak izan dira guztiak. Ekitaldian, ohi denez, diplomak banatuko zaizkie saridunei eta ipuin bakoitzeko

Osorik irakurri
2008-04-28 / 14:41

Herri osoan ur-mozketa apirilak 30ean

Datorren eguaztenean, apirilak 30, herri osoan ura moztuko da arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Mozketa hau, depuradoran ur-kontagailu berri bat jartzeko eta konexio-lanak egiteko da.

Osorik irakurri
2008-04-17 / 14:26

Hitzarmena Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin

Ondarroako Udalak kooperazio eta elkarlan hitzarmena sinatuko du ESBN - Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin.

Ondarroako Udalak ESBNrekin azkeneko urteotan hartutako konpromisoa indartzeko eta finkatzeko kooperazio eta elkarlan hitzarmen bat sinatuko du. Sinadura bera datorren apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean, egingo da Ondarroako Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira Miren Josune Ariztondo Akarregi, Ondarroako Udalaren izenean; Fatma Elmedhi, Emakume Saharauien Batasun Nazionalaren Idazkari Nagusia; eta Jesus Garay, Arabako SEADen lagunen Elkartearen presidentea.

Osorik irakurri
2008-04-17 / 14:25

"Mandatariaren gerra" lanaren argitalpena aurkeztu da

Augustin Zubikarai Nobela Laburren irabazle atera zen Mandatariaren gerra lanaren argitalpena aurkeztu zuten atzo

Atzo goizean Jose Inazio Basterretxeak idatzitako nobelaren aurkezpena egin zen. Basterretxeak Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa irabazi zuen "Mandatariaren gerra" lanarekin, eta horren sari moduan, 5.000 euro poltsikoratzeaz gain, eleberria argitaratu da.

Osorik irakurri
2008-04-03 / 17:44

Udala martxan aldizkaria sarean

udala-martxan-8.jpg

Ondarroako Udalak kaleratzen duen Udala martxan aldizkaria sarean dago.

Aldizkariaren azken lau aleak Internet-en ipini ditu Ondarroako Udalak .pdf formatoan.

Hemendik deskargatu daitezke:

Udala Martxan 8 ( 1,7 MB .pdf formatoa)

Udala Martxan 7 ( 6,0 MB .pdf formatoa)

Udala Martxan 6 ( 3,8 MB .pdf formatoa)

Udala Martxan 5 ( 2,8 MB .pdf formatoa)

Osorik irakurri
2008-03-31 / 16:22

Berdintasunaren aldeko ekintzetarako Udal dirulaguntza deialdia

ondarroa_berria.jpg

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da

Guztira 10.000 euro banatuko dira

Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzera zuzendutako jarduerak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Hain zuzen, edozein eremutan emakumeen partaidetza, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak, eta baita berdintasunaren gaineko ekintzak, gizarte osoari begira, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean.

Osorik irakurri
2008-03-28 / 16:31

Alleriko urbanizaioari ekiteko akordioa Eusko Jaurlaritzarekin

akordioa_alleri.JPG

Ondarroako Udalak akordioa sinatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailburuarekin Alleriko urbanizaioari ekiteko

Honen bitartez bostehun etxebizitza inguru egingo dira

Osorik irakurri

Albiste zaharragoak »


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA