Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  ALBISTEAK  Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Ondarroako Udala Prestigeko Kalipotaren aurrean
»

Itzuli albisteetara »


2003-02-04 / 10:53

Ondarroako Udala Prestigeko Kalipotaren aurrean

0txoriak400.jpg

SEKULE BEZ GEXA!

Garbiketan parte hartzeko, Eguzkira (94 683 0990), Gurutze Gorrira (94 683 1929) edo Ekolojistak Martxan-era jo behar da. Bolunterioei hatxetara EZ lagatzeko joaten agindu die Jaurlaritzak kostaldeko Udalei.

Denok ezagutuko duzue Galiza aldean, "Prestige" petrolio ontziaren ondoratzeak nolako arazoak sortu dituen Kantauri itsaso guztian.

Ondarrutarrok itsasotik eta itsasora begira bizi gara, eta lehendabiziko egunetik, gure elkartasuna adierazi diogu Galizako herriari. Udal Plenoan be (2002-XII-18koa) alderdi guztien adostasunarekin, ahal dugun neurrian gure laguntza eskainiaz, mozio bat onartu genuen.

Hala eta guztiz be, lehenengoko egunetik denok ohartu ginen arazoa guztiona zela eta denborarekin hori frogatzen ari da. Gure hatxa eta hondartzetara aspaldi heldu dira galipot zati txikiak.

Herritarren kezka

Jakingo duzuenez, une honetan, beste txalopa batzuekin batera, gure herriko arrantzaleak itsasora atera dira, Beti San Juan, Lau Anaiak, Bizkargi eta Arlanpi txalupak, kalipota itsasoan bertan batzera, kostaldera ailegatu aurretik. Lan ikaragarri horretan ari dira baita be Arrigorri Itsas Alkarteko motor txikiak. Gure eskerrik beroenak herritar guzti hauentzat.

Dana dala, Ondarroako Udalaren kezka, herritar guztiok buruan duzuen bardina da. Zer gertatuko da, gehiena itsasoan batu aurretik, haizeak Kalipot guzti hori gure kostaldera ekartzen badu? Hori pentsatuta, Ondarroako Udalak, aste dexente daramatza oso kezkaturik. Orri honen bitartez, gaur egungo egoera nola dagoen, eta Udalak hartu dituen aginduen barri emon nahi dizuegu.

Jaurlaritzaren aginduak

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak, Bizkaiko beste herriekin batera, bi bileretara deitu du Ondarroako Udala. Bertan, Barne Saileko Sailburuordeak, argi azaldu zuen kalipota gure kostaldera iritsiz gero, eurek pentsatuta duten Urgentziazko Operatiboa zein den:

  • Hondartza bakoitzaren garbiketarako plan bat zehaztu da. Garbiketa enpresa baten langileek hasiko lukete. Eurek dute garbiketarako behar den material guztia. Hori nahikoa ez bada, Udaletako Brigadek hartuko lukete parte, eta hoiekin be gutxi balitz, orduan bakarrik eskatuko litzateke bolondres edo boluntarioen laguntza. Boluntario bezala apuntatzeko, Gurutze Gorrira edo Ekologistak Martxan elkartera jo behar da, eta Udalari agindu zitzaion boluntarioak apuntatzeko lan horretan parte EZ hartzeko.

Udalak, bakarrik hondartza bakoitzeko buru izan eta garbiketa lanak koordinatuko dituen arduradun bat izendatu behar du eta Garbiketa materiala, guanteak, maskarilak, palakS eta beste material guztia lortu eta horren koordinazioaz Barne Saila arduratuko da. Guzti horretarako txosten bat emon ziguten eta hori betetzeko agindua hartu dugu.

  • Hondartzak ez diren beste lekuetan nola jokatu behar genuen galdetu genuenean (adibidez, Lekeitiora doan kostaldeko bideko hatxetan, Santa Klara, Moku, Itsas-Gain,S) izan ditugun bilera hoietan, Barne Sailak argi azaldu zuen leku horiek oso arriskutsuak direla eta garbiketa enpresetako langileak ez direla hoiek garbitzera joango, eta argi esan ziguten, boluntarioei joaten EZ lagatzeko. Itsasoak berak garbitzen zituela toki hoiek, eta hala esan eta egin izan dutela Frantzian be. Beraz hauek dira Ondarroako Udalak hartu dituen aginduak.

Arazo larri honen aurrean, hemendik aurrera be, Udalak duen informazioa bideratuko dizuegu. Espero dezagun arrantzaleak itsasoan egiten ari diren lanak fruituak emon eta etorri zaigun baino kalipot gehiago ez iristea gure kostaldeetara.

Ondarroan, 2003ko urtarrilaren 23an.

Argazkia: F. Retolaza. Zumaiko inpernupen


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA