Ondarroako Udala castellano  
Web mapa »  
  TURISMOA  Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Pasialekuak eta hondartzak
Jaiak
Zubiak
Non lo egin Ondarroan
Non jan Ondarroan
Turismo Bulegoa
»

Pasialekuak eta hondartzak

Hor ditugu Itxas-Aurre pasialekua umeentzako parke egokiagaz. Lesteko Molla eta Hondartzako Molla ere bai.

Herri barrutik pasiatzeko Plaiko burdinezko zubitik Zubi Zaharreraino, erreka albotik Astilleruko pasialekua dago, ibilbide lasaia. Honen amaieran Latxanbre Plaza aurkitzen da, Josu Etxabururen omenez, 2001ean egindakoa. Saihesbide berria egin ostean, beste pasialeku bat zabalduko da hemendik Zaldupeko zubiraino: Zaldubide pasialekua. Horrela hiru pasialeku hauek bat egingo dute laster: Saturraran hondartzatik Zalduperaino.

Arrigorri begiratokia. Itxas Aurre Zubiaren alboan. Hemendik moila ikusteko aukera dago arrantzaleen joan etorri zalapartatsua arrain-lonjetan eta, orokorrean, herriko giro arrantzalea. Baita hemendik ikusten dira Arrigorri eta Saturraran hondartza Eskilantxarri haitz ederragaz aurrez-aurre. Migel Anjel Lertxundi eskultoreak hiru eskultura egi zituen begiratokirako 1994an: OREKA (egurra, burdina eta harria)

Hondartzak

Arrigorri hondartza eta Saturraran, hau Mutrikuko lurretan. Hondartza biak lotzeko Harbide pasialekua zabaldu zen 2001. urtean.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Code & Syntax-ek garatutako webgunea Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | GA