Ondarroako Udala euskaraz  
Mapa web »  
  HERRI BIZIA  Estás aquí:   Inicio »  Herri Bizia »  Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez »  Beka-deialdia: Emakumeen partaidetzari buruzko bideo bat egiteko
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
 
 
 
 
 
 
 
 
Asociaciones locales
Ferias y mercados
Cultura
Concursos
Centros educativos
Servicio a la mujer
Deportes
Escuela de Musica
Medios de comunicación
Transportes públicos
Infraestructuras
Teléfonos y email útiles
»

Beka-deialdia: Emakumeen partaidetzari buruzko bideo bat egiteko

Oinarri orokorrak

Beka deialdi honen oinarri orokorrak hauek dira:

  1. Lan originalak aurkeztuko dira, sekula argitaratu gabeak. Ez da onartuko aurretik saritutako lanik, ez itzulpenik, ez moldaketarik.
  2. Beka deialdia, oinarri berezietan zehaztua: Emakumeen partaidetzari buruzko BIDEOA
  3. Parte hartu ahal dute norbanakoek nahiz taldeek.
  4. Parte hartzeko honakoak aurkeztuko dira:

    a)Eskatzailearen curriculuma laburra

    b)Lanaren aurreproiektua (oinarri berezietan zehaztua)

    c)Lagin bat (oinarri berezietan zehaztua)

  5. Lanen aurreproiektuak hartzeko azken eguna 2006ko otsailaren 28a izango da. Lau kopia bidaliko dira, helbide honetara: Ondarroako Udal Berdintasun Saila- Musika plaza z/g - 48700 Ondarroa. Bertan beka deialdi bereziaren izenburua jarriko da: Bideoa edo Ikerketa-beka
  6. Lanak ezizenarekin aurkeztuko dira. Aparteko gutun-azal batean, aurreproiektua bera formatu digitalean eta egilearen datuak: nortasun-agiriaren fotokopia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  7. Ondarroako Udalak izendatuko du epaimahaia. Arlo bakoitzeko bi adituk osatuko dute eta hauetaz gain, berdintasun sailaren zinegotziak eta berdintasun teknikariak. 2006ko martxoaren 31 orduko jakinaraziko da erabakia.
  8. Epaimahaiaren iritziz gutxieneko interesik edo kalitatezko lanik ez balego, ez litzateke bekarik emango.
  9. Baldin eta aurkeztutako proiektuen artean berdinketa gertatzen bada, emakumeak aurkeztutakoari emango zaio lehentasuna, emakumeen presentzia bultzatzeko asmoz.
  10. Lanaren jabea egilea bera izango da.
  11. Ondarroako Udalak urtebeteko epean argitaratuko du liburua, lana osorik emandako egunetik aurrera.
  12. Beka era honetan ordainduko da: diru-kopuruaren erdia adjudikazioarekin batera eta beste erdia ostera, lana amaitu eta epaimahaiak onespena emandakoan.
  13. Bekaren onarpena idatziz adieraztea. Adjudikazioaren jakinarazpena hartzen denetik 15 eguneko epea izango du horretarako.
  14. Bekaren adjudikazioa hartu eta urtebeteko epea edukiko du, gehienez, lana amaituta Ondarroako udalari entregatzeko.
  15. Lanaren garapenari buruzko txosten bat aurkeztuko dio Udalari adjudikaziotik 6 hilabetera. 2006ko urrian, lore-jokoetako egitarauaren barruan bekaren aurkezpena egingo denez bekadunak landutako edukiaren berri emango du jendaurreko ekitaldi batean.
  16. Betebeharrekin konplitu ezik bekadunak itzuli beharko luke jasotako diru guztia.

Oinarri bereziak

Beka honen helburua hauxe da:bideo dokumental bat egitea, eta bertan Ondarroako emakumeak protagonistak izatea. Herriko emakumeen partaidetza bizitza eremu guztietan kaleratu nahi dugu, Ondarroak herri arrantzale moduan dituen berezitasunak kontuan hartuz. Aipatzekoa da, dagoeneko Ondarroako emakumeek bizitza ekonomikoari egindako ekarpenari buruzko materiala egon badagoela. Izan ere iaz honen gaineko beka deialdia egin zen. Bideo-dokumental honen asmoa da aipatutako materialaren osagarri izatea.

  1. Ikus entzunezko produktu dibulgatzailea izango da
  2. Bideoa Mini Dv-n edo kalitate hobeko beste edozein formatutan egin beharko da. Amaierako produktua Mini DV-n aurkeztuko da.
  3. Bideoaren gehieneko iraupena 30 minutukoa izango da.
  4. Bideoa egiteko, lehiaketaren parte-hartzaileek beren ekipamendua eta giza baliabideak zein baliabide teknikoak erabili beharko diztuzte, edota besteen ekipamenduak alokatu edo erostea kudeatu.

Partehartzaileek gehienez 10 orri dituen lan proiektua aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek zehaztuko dira: izenburua, proiektuaren laburpena, edukien gidoia, gutxigorabeherako iraupena, eta erabiliko den ikus-entzunezko materiala. Horrela nahi izanez gero, proiektuaren gidoi literarioa eta teknikoa ere sartu ahal izango dira

Beka bakarra emango da, 4.000 eurokoa.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | EU