Ondarroako Udala euskaraz  
Mapa web »  
  HERRI BIZIA  Estás aquí:   Inicio »  Herri Bizia »  Concursos
Lore-jokoak Augustin Zubikarairen omenez
Asociaciones locales
Ferias y mercados
Cultura
 
 
Centros educativos
Servicio a la mujer
Deportes
Escuela de Musica
Medios de comunicación
Transportes públicos
Infraestructuras
Teléfonos y email útiles
»

Concursos

ONDARROAKO HIRIA ROCK KONTZERTU LEHIAKETA

2001ean egin zen lehenengoko edizioa. Udal Musika Eskola da antolatzailea, Udal Gazte Batzordearen eta herriko tabernen laguntzagaz. Lehenengo edizioko irabazleak, Azken Garraxia, Paranoia eta Baneteuanba izan ziren, hirurak talde ondarrutarrak. Bigarren edizioko irabazleak, Lau Mono (Mutrikuarrak) eta Pam (Ermukoak). Urtero Udabarrian ospatzen da eta taula gainean erakutsi behar dute rock taldeek zer eskaintzeko gauza diren.

ANDRA MARI JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA

Udal Kultura Batzordeak, urtero, Ondarroako Jai nagusiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatzen du. 2002koaren deialdiaren berri hemen

EUSKAL HERRIKO TXORI KANTU LEHIAKETA

Urtero ekainean, Ondarroako Txorieroak, txorizaleek, Euskal Herriko txori kantarien lehiaketa antolatzen du Zaldupe futbol zelaian. 2002an 14. Edizioa ospatu zen eta 157 partaide izan zituen: “Herriko txorien txapelketa”n 85 ondarrutarrek partehartu zuten eta “Euskal Herriko txapelketa”n herriko eta erbestetik etorritako 72 partaide. Batean zein bestean, gardantxiloa da protagonista nagusia.

AZKEN AGURRA GUTUN LEHIAKETA

Irailean, Bolo-bolo aldizkariak “Azken Agurra” Gutun-Testamentu lehiaketako baldintzak kaleratzen ditu. Sari bi banatzen dituzte: Euskal Herriko gutun onenaren saria eta Ondarroako gutun onenaren saria. Sari banaketa, azaroaren 30ean izaten da, domu santu egunaren bezperan.

AUGUSTIN ZUBIKARAI LITERATURA LEHIAKETAK

Udal Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Literatura lehiaketa bi antolatzen ditu Augustin Zubikarai idazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko: Ondarroako eskolen arteko eta Lea-Artibaiko 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako ipuin lehiaketa eta Nobela Laburren Lehiaketa. Bigarren lehiaketa honetan, Elkarlanean argitaletxeak be aritzen da antolatzaile lanetan, eta nobela saritua argitaratzen du. 2002ko saritua Alberto Ladron Arana iruñarra izan da “Xake-Mate” nobela laburragaz.

ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

Ondarroako udalaren BEHARGINTZA ARTIBAI enplegu zentruak, Lea Artibai eskualdeko beste Behargintzak, Azaro Fundazioak eta Amankomunazgoak, enpresa berriak martxan jartzeko Enpresa ideien Sariketa antolatu dabe.

Lehen saria, proiektua martxan ipintxeko 6.010 euro.

Proiektuak aurkezteko azken eguna Irailaren 30a izango da.

Deialdiaren berri hemen


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | EU