Ondarroako Udala euskaraz  
Mapa web »  
  NOTICIAS  Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  Eguneko Zentroa Ondarroan
»

Volver a las noticias »


13/03/2008 - 13:04

Eguneko Zentroa Ondarroan

ondarroa_berria.jpg

Ondarroako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena egin du Eguneko Zentroa eta Zaharren egoitza egiteko, foru erakundeak 2.390.762 euro emango dituelarik

Ondarroako Udaleko Kudeaketa Batzordeak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailarekin hitzarmen bat egin du eta bertan foru erakundea 2.390.762,49 euroko ekarpena egitera konprometitzen da adinekoentzako eguneko zentroa, ezintasun psikikoa dutenenentzako egoitza eta Ondarroako Udalaren Gizarte Zerbitzua martxan jarri ahal izateko. Aldundiak zerbitzu sozial berri hauek datorren urterako martxan egongo direla aurreikusten du, San Ignazio kalean dagoen antzinako Guardia Zibilen kuartela hartzen zuen eraikinean.

Eraikina Aldundiarena da eta Bilbao Bizkaia Kutxak ere beheko solairua lagako dio foru erakundeari zehatu gabeko denbora baterako. Aldundiak eraikina egokitzeko beharrezkoak diren lanak egiteko konpromisoa hartu du, eta baita lanak kontratatzeko eta altzari eta ekipamenduetarako tresnak erosteko gastuak ere bere gain hartuko ditu.

Beraz, Aldundiak emandako 2.390.762 euroak adinekoentzako eguneko zentroa eta ezintasun psikikoa duten pertsonentzako egoitza egiteko izango dira, beste alde batetik Udalak Gizarte Zerbitzuak hartzeko bulegoaren lanak bere gain hartuko ditu, 265.640,28 eurorekin, hain zuzen ere. Lanen aurrekontu osoa, beraz, 2.656.402,77 eurokoa da.

Eraikinak dituen aukerak ikusteko egin den aurre-azterketa batek barruko horma guztiak botatzeko beharra aurreikusten du, kanpokoak dauden ezaugarriekin mantendu behar diren bitartean, duten balio historikoa dela eta. Horrez gain, eraikinaren atzealdean dagoen orubea aparkaleku moduan erabiliko da. Eraikuntza berriak 1.800 metro koadro inguru izango du, horietatik 300 eguneko zentroarentzat, 140 metro koadro Udalaren Gizarte Zerbitzuentzat (hauek Udaletxearen beheko aldea utziko dute) eta gainontzeko 1.300 metro koadroak ezintasun psikikoa duten pertsonentzako egoitzarentzat.

Eguneko zentroak 25 lagunentzako lekua izango du, integraziokoak eta psikogeriatrikoak, eta bertan kokatuko dira bi egongela, jantokia, bi komun, bi bainugela, arropa gordetzeko gela, langileentzako aldagela, medikuarentzako eta osaketak egiteko gela, zuzendariarentzako gela bere batzar-gelarekin, gela teknikoak eta biltegia.

Bestalde egoitzak ere 25 pertsonentzako lekua izango du, sei gela bikoitz eta 13 bakoitietan. Horiez gain, 10 komun izango dira (gelekin lotuta), bi egongela, erlaxazio gela, zuzendariarentzako gela bere batzar-gelarekin, bi jantoki, sukaldea eta biltegiak, garbi-gela, langileentzako aldagela, komunak eta biltegi desberdinak.

Gizarte Zerbitzuetako bulegoak, jendearentzako harrera lekuaz gain, harrera zuzeneko lau box izango ditu, arloko zinegotziarentzako bulegoa, bilera-gela, artxiboak, komunak, 40 lagun hartzeko moduko aretoa eta gela teknikoak.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | EU