27/03/2008 - 10:24
Ondarroako Jaietako Kartel Lehiaketa martxan
Ondarroako jaietako kartel lehiaketako oinarriak kaleratu ditu Ondarroako Udalak
Epea 2008ko ekainaren 10a arte, 14:00ak baino lehenago izango da zabalik.
Baldintzak honako hauek dira:
- Edonork har dezake parte eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du.
- Kartelaren ezaugarriak: Teknika: edozein. Neurria: 20,00cm x 20,00cm. edo proportzionala. Formatoa: euskarri gogorra edo papera. Titulua: ONDARROAKO JAIAK 2008 eta letra txikiagoan, Andra Mariak
- Kartelak noiz eta non aurkeztu: Epea: 2008ko ekainaren 10a arte, 14:00ak baino lehenago. Tokia: Udal kultura saila. Postaz aurkezteko helbidea: Ondarroako Udala - Jaietako kartel-lehiaketa - 48700 Ondarroa
- Kartela zer-nola aurkeztu: Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal zarratuan sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea, adina eta NANren fotokopia.
- Sariak: lehen saria: 750 euro
- Epaimahaia. Ondarroako Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia. Aurkeztutako lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea.
- Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar.
- Saritu gabeko kartelak egileen esku izango dira abuztuaren 5a arte, 14:00ak baino lehenago.
- Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.
|