Ondarroako Udala euskaraz  
Mapa web »  
  NOTICIAS  Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  Hitzarmena Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin
»

Volver a las noticias »


17/04/2008 - 14:26

Hitzarmena Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin

Ondarroako Udalak kooperazio eta elkarlan hitzarmena sinatuko du ESBN - Emakume Sahararauien Batasun Nazionalarekin.

Ondarroako Udalak ESBNrekin azkeneko urteotan hartutako konpromisoa indartzeko eta finkatzeko kooperazio eta elkarlan hitzarmen bat sinatuko du. Sinadura bera datorren apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean, egingo da Ondarroako Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira Miren Josune Ariztondo Akarregi, Ondarroako Udalaren izenean; Fatma Elmedhi, Emakume Saharauien Batasun Nazionalaren Idazkari Nagusia; eta Jesus Garay, Arabako SEADen lagunen Elkartearen presidentea.

Ondarroako Udalak, zenbait konpromiso hartuko ditu hitzarmen honen bitartez; hala nola ESBNri laguntzeko sarearen partaide izaten jarraituko du eta sare horretatik sortzen diren konpromisoak beteko ditu; Euskal Fondoko kidea (kooperaziorako euskal toki entitateen elkartea) izateko beharrezko pausuak emango ditu; eta ESBN indartzeko konpromisoaz jarraitzeko, urtero aurrekontuaren 15.000 euro emango da hitzarmen honen bidez.

Hitzarmen honen indarraldia hiru urtekoa izango da eta urtero gainbegiratuko da. Bere xedea, Emakume Saharauien Batasun Nazionalaren indartze prozesua laguntzea litzateke, euren herriaren garapenerako agente aktibo direlako eta horretarako jarduera ezberdinak finantzatuko du. Ekintzok emakumeentzako jabekuntza eta bereziki ESBNren indartze prozesua, emakumeen elkartasuna eta elkartrukeak sustatzea eta emakumeen etxeak bultzatzea izango dute ildo nagusi moduan.

Euskal herriak eta herri sahararrak azken 30 urteotan, elkartasuna, adiskidetasuna eta kooperazio lotura estua izan dute, betiere eta ahal izan den neurrian sahararrek bizi dituzten gabezi garrantzitsuei aurre egiteko edota gutxienez arintzeko. Ezin dugu ahaztu emakume sahararren paper garrantzitsua Tindouf-eko kanpamentuen bizitzan, eta bereziki, ESBN-Emakume Saharauien Batasun Nazionala, bere sorreratik, komunitatearen biziraupena eta antolaketa bermatzeko paper garrantzitsua. 1975. urtean sortu zen Mendebaldeko Saharako emakumeak ordezkatzeko erakunde hau: ESBN, Fronte Polisarioaren partaidea. Hainbat egitasmo garatzen ditu ESBNk eta, garrantzitsuenetako bat izan da “Emakumeen etxeak” egitea eta abian jartzea. Helburu horiek gauzatze aldera ezinbestekoa izan da Euskal herriaren kooperazioa, bai eta Ondarroako herriarena ere.

AURREKARIAK:

Emakume Saharauien Batasun Nazionala (ESBN) 1974an sortu zen Fronte Polisarioari lotuta Mendebaldeko Sahararen independentziaren alde borrokatzeko eta bai borroka horretan, bai independentziaren osteko gizartean, emakumeen eskubideak eta berdintasunean oinarrituriko parte-hartzea defendatu eta bultzatzeko. Emakumeen interesak biltzen dituen erakundea da eta emakumeen taldea bezain anitza, baina aldi berean interes eta behar komun argiak dituena, osatzen duten kolektibo ezberdinen interes eta premiei erantzunak ematen saiatzen da. Eta hau beren herriaren bizitza sozial eta politikoan emakumeen inplikazioa eskatzen duen testuinguru batean non parte-hartzea eta konpromiso eraginkorra edozein herritarren bizitzaren ardatz funtsezkoak baitira.

ESBN indartzeko proiektu honek lotura zuzena dauka emakumeentzako jabekuntza eskolarekin. Izan ere, eskola honen helburua da Kultura honetako nahiz beste kultura batzuetako emakumeen jabekuntza sustatzea. Gizartean eta politikan emakumeen parte hartzea sendoagotzeko bitartekoak eta prozesuak sistematizatu. Eta Eskolaren 3 ardatz estrategikoen artean, honako hau kokatzen da: ELKARTASUNA eta beste kulturetako emakumeekin elkartrukeak. Ildo honen barruan, Emakume Saharauien Batasun Nazionala indartzeko proiektua da orain arte gehien landu dena.

Proiektu hau ESBN babesteko euskal sarearen barruan kokatzen da. Sare honetan beste hainbat udaletxeekin batera emakumeentzako jabekuntza eskolen sarea (Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako Udalak), Euskal Fondoa eta Emakundek parte hartzen dute.

Hasiera hasieratik proiektu hau pentsatuta dago Garapenerako lankidetza arloarekin batera lan egiteko, hau da transbersalitatea errealitate bat izateko eta Udal guztietako Berdintasun Saila kooperazio Sailarekin batera lan egiteko. Udal lankidetza sailen konpromisoa proiektuaren finantzaketan datza eta Udal berdintasun sailen konpromisoa aholkularitza teknikoa eskaintzean datza, hau da, proiektuaren beharrak identifikatzea, ESBNren partaideei formazioa eskaintzea eta emakumeen eta gizonen berdintasuna islatzea erakundearen zeregin guztietan. Horrela bada, momentu puntualetan kanpamentuetara bidaiatzea beharrezkoa izango da. Testuinguru honetan eta ESBN horrela eskatuta, 2007ko apirilean euskal sarea kanpamentuetan egon zen ESBNren V. Kongresua babesten. Ondarroatik emakumeen kontseiluaren partaide diren 3 elkarteak egon ziren.

Proiektua zehazten da Smarako emakumeen etxearen eraikuntzarekin Tindouf-eko kanpamentuetan. Eraikin hau 2006ko abenduan inauguratu zen eta momentu honetan etxearen edukinak lantzen ari dira. Inaugurazio honetan Ondarroako udalak parte hartu zuen, baita udalerriko emakume elkarteek ere.


  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | EU