28/04/2008 - 22:40
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa egingo da gaur arratsaldean, apirilak 28, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izango dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputatua.
Lehiaketa hau eskolartekoa da eta herriko ikasleek idatzitako ipuinak izan dira guztiak. Ekitaldian, ohi denez, diplomak banatuko zaizkie saridunei eta ipuin bakoitzeko
Irakurraldia egingo dute epaimahaikideek, Leire Bilbaok eta Ana Urkizak. Saririk eraman ez dituztenek liburuak jasoko dituzte sari moduan. Amaieran mokadutxo bat izango da denentzat. Ekitaldian bertan aurkeztuko du Udalak Ipuin lehiaketako aldizkaria, saritutako ipuinekin argitaratu berria, eta Euskara saileko bulegoetan egongo dira eskuragai.
Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira:
Lehen Hezkuntzan, 5. eta 6. mailetako saridunak:
- Lehen saria: "Gaztelu sorgindua" Irati Azkarate Beitia
- Bigarren saria: "Bizitzako gertaerak" Nora Casais Alkorta
- Hirugarren saria: "Urrezko harriak" Naiara Perez Barrenetxea
Bigarren Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetako saridunak:
- Lehen saria: "Koloreetako errotuladorea" Ainara Zendoia Larrinaga
- Bigarren saria: "Osaba bidaiaria" Unai Guenetxea Aranbarri
- Hirugarren saria: "Katua ate aurrean" Olaia Conde Saborido, Naroa Lasarte Txurruka, Nahia Lores Etxaburu, Aiora Ponce Azpiri
Bigarren Hezkuntzan, 3. eta 4. mailetako saridunak:
- Lehen saria: "Ametsen basoa" Aitzol Guenaga Baroja
- Bigarren saria: "Gerlari geldiezinak" Unai Lires Arrieta
- Hirugarren saria: "Oroitzapenen lurraldea" Ainhoa Ibaibarriaga Revuelta
Lea-Artibai mailako sariduna:
Lehen saria: "Bizitasuna galduz" Jon Bedialauneta Sevilla
Liburu bana opari, parte hartzegatik: Tania Laiño Calderon eta Beñat Lasarte Akarregi
Eguneraketa: Argazkian gaur arratsaldean saria jaso dutenek.
Nahi duenarentzat ekimenaren argazkiak bidaliko ditugu hau egin ostean
|