Ondarroako Udala euskaraz  
Mapa web »  
  NOTICIAS  Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  Arrigorriko hondartzak Gestio Sistema Integratua ziurtatzen duen bandera jaso du
»

Volver a las noticias »


01/08/2008 - 13:48

Arrigorriko hondartzak Gestio Sistema Integratua ziurtatzen duen bandera jaso du

playa-ondarroa.jpg

Gaur eguerdian Ondarroako Udaleko Kudeaketa Taldeko presidentea den Felix Aranbarrik, eta hirigintza eta ingurumen arduraduna den Maria Esther Solabarrietak, Gestio Sistema Integratua ziurtatzen duen bandera jaso dute Arrigorriko hondartzan, eguerdiko 12:00etan.

Bandera honek erakusten du Ondarroako hareatzak Kalitate eta Ingurumenaren kudeaketaren ISOak lortu dituela, eta hauek erreminta eraginkorrak dira kudeaketa egokia bermatzeko, arauak betearaztea eta arau horiek ezartzen dutenen inguruaren eta kalitatearen jokaera etengabe hobetzen dela ziurtatuz.

Udaletxea prozesu horrekin guztiz lotuta dago ziurtagiri horiek lortzeko helburua jarri zuenetik, eta beharrezkoa zen guztia abiarazi zuen helburu hori betetzeko. Auditoreen ikustaldiak ziurtagiriak lortzeko prozesua bukatu zuen; hauek ISO 9001 eta 14001 arauek agintzen duten baldintzak betetzen zirela egiaztatu zuten, hau da, instalazioen hobekuntza, ur eta hondarraren kalitatea, zerbitzuak, hondakinen kudeaketa... Lorpen guzti horiek bandera batean ikus daitezke. Sari hau urtero berriztatu behar da, hor etengabe hobetzeko konpromisoa aurkitzen dugu eta hurrengo denboraldirako xede berriak jartzera behartzen gaitu.

Lortutako ziurtagiriak:

  • KALITATEA: ER-0911/2008
  • INGURUMEN KUDEAKETA: GA-2008/0398

  Ondarroa.net © Ondarroako Udala
 Musika enparantza z/g 48700 Ondarroa (Bizkaia)
 Tel.: 94 683 36 72 ·
orokorra@ondarroakoudala.net

Desarrollado por Code & Syntax utilizando la Plataforma Web Udalerria. 2002.

VERSIÓN SÓLO TEXTO | EU