
Puentes
Artibai errekak zeharkatzen du herri osoa Bizkaiko kolkoan itsasoratu arte. Beraz, normala da Ondarroak hainbeste zubi izatea. Hauetxek dira garrantzitsuenak.
Zaldupeko Zubia: Futbol zelaira eta kiroldegira abiatzeko zubia. 70. Hamarkadan eginikoa da gaur egun dagoena. Lehen egurrezko “dindilizkako” zubi bat zegoen.
Zubi Barria: Itxas Aurre zubia jarri zenera arte, berau izan zen, Gipuzkoatik zetozenentzako kotxe sarrera bakarra Ondarroara.

Zubi Zaharra: Alde zaharrean bertan ikusten da, Artibai ibaiaren gaineko eraikuntza erromaniko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikitakoa, 1795ean. Egurrezko zubi bat egon zen honen aurretik 1330 inguruan jarria. 1936an oso kaltetua izan zen Zubi Zaharra eta 1953an, uholde ikaragarri batek ia suntsitua; horregatik, gaur egun, ez da errez igartzen jatorrizko eraikuntzaren egitura.

Plaiko Zubixe, Zaldain Birakaria. Bizkaiko Foru aldundiak agindutako zubia. 1927ko maiatzaren 1ean inauguratua. Andra Mari elizatik hurbil eta Alameda zeharkatuta ikusten da zubia. 1980ra arte zubi hau zabaldu egiten zen, barrukaldeko portura txalupak sartu ahal izateko.

Itxas Aurre zubia, zubirik berriena da, Santiago Calatravak diseinatua da 1993an jarria eta Ondarroako porturako sarbide zuzena.
|